Aurreko legealdian Olano jaunaren gobernuak Etxegarateko peajea saldu nahi izan zigun, hain zuzen ere, atzerriko garraiolariek egin beharreko diru ekarpena jasotzeko. Baina, salgaiak garraiatzen dituzten ibilgailu astunei Gipuzkoako lurralde historikoko bide azpiegiturak erabiltzeagatik aplikatu beharreko karga zehazteko irizpideak ezartzeko 1/2011 Foru Arauak, bere xedearen bigarren atalean, jaso zuen kanonak edo bidesariak edota tasak aplikatu ahal zaizkiela Europa barneko errepide sareko errepideetan, «ibilgailu astun» definizioan sartzen ez diren beste ibilgailu motordun batzuei.

Jarraitu irakurtzen

Atzo, Batzar Nagusietako mahaira, Foru Gobernuak Bidegin alderdi guztiek onartu zuten Foru Arau proposamena ekarri zuen. Foru Arau horretan jasotzen denez, ViaT sistemadun erabiltzaileek gehienez ere 25 euro ordaintzeko hilean gure herrialdeko autopistak erabiltzeagatik. Gure ustez, premiazko neurria da, daukagun peaje sistema zigortzaile eta abusiboaren aurrean; are gehiago momentu hauetan herritarrek pairatzen ari garen egoera larria ikusita. Arnasa hartzen laguntzen duen neurria.

Jarraitu irakurtzen

Europan eta munduan gogor eta ziztu bizian ari da zabaltzen Independentziaren haizea, olatua. Eskozia, Flandria, Katalunia… Bakoitza bere ezaugarri eta abiadurarekin. Eskoziak dagoeneko Erresuma Batuarekin sinatu du erreferendum-aren data eta galdera. Flandrian, atzo N-VAk lorturiko emaitzak, berresten dute joera hori. Katalunian, herritarrek independentziaren aldeko sare indartsu bat sortu dute, bertako agintari eta alderdi politikoak guztiz baldintzatuz.

Jarraitu irakurtzen

Berriki, Urkullu jaunak, bere eskuzabaltasuna erakutsiz, agindu digu bera lehendakari izaten bada 50 milioiko funts bat sortuko duela pentsioetarako. Ez digu azaldu NOLA egingo duen. Ez genekien hain erraza zenik inolako eskumenik izan gabe, funts bat sortuz, pentsioak bideratzea. Nik ere izan nahi nuke Urkulluk duen eskua eta gaitasuna, AHT, errausketa planta, “SuperSur”, Kanpoko Kaia finantzatzeko bitartekoak izateaz gain, pentsioetarako ere bitartekoak izateko. Horiek bai dohainak!

Jarraitu irakurtzen

Aspaldi honetan, zerbait modan baldin badago, eta herritarren artean ondo ikusia, hain zuzen ere politikariez eta funtzionarioez gaizki jardutea da. Eskuin neoliberalaren mingain zorrotzetatik, ezkertiarretatik pasatuaz, eta kolore anitzeko herritarrengana iritziaz. Berriki, epai baten, Pedraz jaunaren iritzia entzuteko parada ere izan dugu, eta asteazkenean bertan, bere teilatuari harriak jaurtitzen Olano jauna.

Jarraitu irakurtzen