Oraindik ere hamaika ikustekoak jaioak gara! Erabat ulertezina egiten zait EAJko legebiltzar taldeak gaur izan duen jokabidea eta eman duen botoa. Ulertezina egiten zait alfonbra gorria jarri izana PSE-EEren eta PPren proposamen bati, non:

Jarraitu irakurtzen

Krisi garaiotan, inoiz baino beharrezkoagoa da herritarrei osasun estaldura ematea. Eta horretarako, urteetan eraikitako egitura mantendu, zaindu eta bizkortzea, harribitxia bailitzan.

Jarraitu irakurtzen

Hurrengo asteartean ezagutuko ditugu Jaurlaritza berriaren 2013rako aurrekontuak, Urkulluk lehendakari kargua hartu zuen egunetik aurkeztuta daudela sinetsarazi nahi izan digutenak. Orduan ezagutuko ditugu zeintzuk diren EAJren benetako asmoak, orain arte pildora txikietan eta ondo dosifikatuta eman diotelako gizarteari horren berri.

Jarraitu irakurtzen

Onkologikoak funtzio oso garrantzitsua betetzen du sistema publikoan. Herritar oro, artatuz minbiziaren prebentzio, diagnostiko eta tratamenduan. Agerikoa da Onkologikoaren erreferentzialtasuna, bai herritar eta bai esparruko profesionalentzat.

Jarraitu irakurtzen

Gizarte kohesionatu baten zutabe nagusietakoa da zalantzarik gabe Osasun, Hezkuntza, eta Zerga Politikekin batera. Bigarren mailako herritarrik ez sortzeko, aukera berdintasuna pertsona guztiei inongo salbuespenik gabe bermatzeko. Eta horretarako bide bakarra, Administrazio Publikoak, sistema publiko indartsua sustatu eta garatzea izatea da.Noski, baldin eta Ongizate Estatua bada gure xedea.

Jarraitu irakurtzen