Ez da onargarria Urkulluk jakitera eman duena, zera alegia, atzeratuz 2015raino balizko edo ustezko adierazpen proposamena. Euskal Herriak hiru esparru eta hiru baldintzetan jokatzen du bere herri izatea. Iparraldean inoiz baino indar handiagoz jokatzen ari dira beren lurralde erakundearen defentsa, nahiz eta bertako indar politikoen orekak ez diren guztiz aldekoak. Nafarroan aldaketaren garaiak hurbiltzen ari direla zantzu nabarmenak daude. Baina aldi berean Euskal Erkidego Autonomoan, EAEn, atzeratu egin nahi da edozein ekimen eta, okerragoa izan da lorpena bezala saldu nahi izatea estatutua 30 urte luzean ez aldatu izana.

Jarraitu irakurtzen

Osasun Sailak kopago berria (ospitaleko farmaziena) ez duela aplikatuko esanez irten da. Sinisgarria? Aurreko Kopagoa ixil-ixilik aplikatu duenean?

Jarraitu irakurtzen

Euskal Herriko historiari begirada bat emanez, badirudi bakegintzaren aurrean EAJri bertigoa sartzen zaiola hezurretaraino. Txiberta, Argel… Jakin badakit ez dagoela maila horretan alderatzerik, baina orain maila xumeago batean, baita ustez bere kuttunaren, besoko umearen, Bake Ponentziaren aurrean, berriro bertigoa sartu zaio. Eta saldu egin gaitu guztiok.

Jarraitu irakurtzen

Gogoan ditut Azkuna eta Inclan Jaurlaritzako Osasun sailburu ziren garaiak eta zer nolako adierazpenak egiten zituzten. Sendagileak dira biak ala biak, eta bata zuria soinean izan ez arren, mediku gisa aritzen ziren, herritarrei osasunarekin ezin zela jolastu azpimarratuz. Bada, urteak aurrera joan dira, eta beraien alderdikoak berriro itzuli dira Jaurlaritzara, eta orain haiek dira gu guztion osasunarekin jolasten ari direnak, beti ere negozioa buruan izanda.

Jarraitu irakurtzen

Integrazio funtzionala EZ da Integrazioa sistema publikoan. Bi gauza oso desberdin dira, eta integrazio funtzionalak ez du esan nahi, inondik inora, integrazioa bere osotasunean, eta Legebiltzarrak emandako mandatua Onkologikoa sistema publikoan, Osakidetzan, integratzea izan zen. Ostiraleko batzordean Osasun Sailak argi utzi zuen EZ duela Legebiltzarraren mandatua beteko.

Jarraitu irakurtzen