Udaran, berrien faltan, denetarik entzutera ohituak izaten gaituzte, komunikabideetan agertu beharraren obligazioari jarraituta. Baina ez Lehendakari baten ahotik. EAJren burua –Ortuzar jauna- oporretan delako edo malenkoniaz, Urkulluk bere ardurak albo batera utzita, batzuetan gainerakoei ziria sartu nahian, hauteskunde usainean, eta beste batzuetan ez dakigu despisteagatik edo benetan horrela pentsatzen duelako.

Jarraitu irakurtzen

Osasun Sailburuak, Darpon jaunak, “udako abesti” bezala kalifikatu ditu sindikatu desberdinetatik urtero, eta bereziki udako opor sasoian, oheen itxieraren inguruan egiten zaizkion salaketak. Alegia, uda sasoian, opor sasoietan, praktikara eramaten den politika: oheen itxiera.

Jarraitu irakurtzen

Aurreko asteetan futbol-partida bat jokatzen ari zela Tolosako futbolari bat bihotzekoak emanda hil izanak berriro ere mahai gainean ipini du lehen osasun arreten inguruko eztabaida.

Jarraitu irakurtzen

Gaur, Urkulluren Osasun Sailak Darponen eskutik Onkologikoaren hitzarmena berritu du. Bizkar emanez martxoan Legebiltzarrak onartutako mandatuari, Onkologikoa Osasun Sistema Publikoan, Osakidetzan integratzearena, alegia. Hala ere, ez da okerrena Legebiltzarrari muzin egitea. Okerragoa da herritarrei bizkarra ematea, Onkologikoa diru publikoarekin esku pribatuetan uzteko, atea parez-pare irekitzea eta Onkologia prozesuetan, prebentzio zein tratamentuetan herritarrei behar adinako arreta ez eskaintzea.

Jarraitu irakurtzen

Gaur ere entzun behar izan dugu gure instituzio baten Euskal Herriko hezkuntzan gure neska-mutikoak adoktrinamendu egiten ditugula. Gaur, Iñaki Oyarzabal legebiltzarkidea aritu zaigu “adoktrinamendu nazionalistaz” lekzioak ematen. PPko legebiltzarkide bat, bai, LOMCE lege ankerra gure artera ekarri nahi duena.

Jarraitu irakurtzen