Abenduak 20-ko hauteskundeak urruti sentitzen ditugu. Urruti, arrazoi desberdinengatik. Baina urruti, bai distantzian eta gureak ez direla argi daukagulako.

Urruti eta arrotz. Dagoeneko euskaldunok hamarkadetan ikasten joan garelako Madriletik ez datorrela ezer. Hobeto esanda, etorriko dena ez dela gauza ona izango. Etortzekotan edo ekartzekotan, sufrimendua, erasoa, indarkeria – indarkeri politikoa, soziala, laborala- izango dela. Herri eta herritar gisa dagozkigun eskubideen aurkako “legalitatea”. Izan ere, Espainiar demokrazia indarkeriaz jantzia dagoen legalitateaz egituratzen baita, frankismoaren oinordeko zintzo bezala. Berdin izango zaigu motosdun gizontxoa, laranjadun gizona edo eta “Barbiren” senargaiaren antza duen beste gizona… Guztien eskaintza Euskal Herriarentzat berbera delako: ukazioa. Gure erabaki ahalmenaren, eskubideen eta burujabetzaren ukazioa.

Jarraitu irakurtzen

Politika Orokorreko bilkura etsaigarri eta tristea izan da gaurkoa. Etorkizunera begirakoa izan beharrean, iraganean iltzatua geratu den Jaurlaritza gris eta ilunaren isla.

Jarraitu irakurtzen

Rebeka Uberak eta Patxi Zabaletak Berrian argitaratutako iritzi artikuloa

Hainbatetan entzun izan dugu historia errepikatzen dela, gizateriaren historia eta eboluzioa ziklikoa dela. Baita politikoa eta ekonomikoa ere, bere zentzurik zabalenean. Eta bere horretan, atzera begira jartzen bagara, ezin uka, diferentziak diferentzia, gaur egungo egoera politikoak Espainiako estatu mailan eta Euskal Herrian baduela antzekotasuna 70eko hamarkadan bizi izan zenarekin.

Jarraitu irakurtzen

2015. urteko Aberri Egunaren karian, Euskal Herriarentzat eta euskal herritarrontzat orain artekoa ez den etorkizuna aldarrikatu nahiko genuke batek baino gehiagok. Ez gure herri zahar bezain kementsuaren iraganari uko egiten diogulako, baizik eta 2015.a inflexio urtea izatea nahi dugulako, makina bat urtez etxetik bertatik hasita izan ditugun mendekotasun jarrera eta jokabideei amaiera eman nahi diogulako eta amaiera eman diezaiekegulako guztion artean. Determinazioz, auzolanaz, ausardiaz eta, batez ere, eguneroko lanarekin. Aldarrikapen hutsean geratu gabe, Europan eta munduan izatez eta «egitez» herri bat bagarela berretsi nahi dugu.

Jarraitu irakurtzen

Berri txarrak azkenaldian, hainbat alderdietako ordezkarien aldetik datozkigunak. Berdin da zein erpinetik begiratzen dugun… Berriak ez dira onak Euskal Herriarentzat. Ikusten ari baikara berriro ere Madrilera begira politika egiteko kultura nagusitzen ari dela. Hego Euskal Herriaren, EAEko zein Nafarroako gizartearen, herritarren, herri oso baten beharrei, etorkizunari bizkarra emanez.

Jarraitu irakurtzen