Patxi Zabaletak eta Rebeka Uberak Berrian eta Garaan argitaratutako artikuloa.

COLOMBIA -ko bake itunaren sinadurak, alde bien borondate politikoaren erakusle diren adierazpen eta baieztapen zoragarriak bezain hunkigarriak utzi dizkigu, betaurreko politiko zein giza betaurrekoekin irakurriak ere: “Haber logrado un acuerdo con las FARC no significa que haya existido claudicación mutua” - H. de La Calle-; “La Paz dialogada no da espacio para vencedores ni vencidos. Gana Colombia.Pierde la muerte” –Ricardo Tellez-. Txalogarria Kolonbia!

Jarraitu irakurtzen

Ziklo amaiera baten aurkitzen garenaren zalantzarik ez dago. . Eta aurkituko ez bagina, EH Bilduren eta EH Bilduko kideon erantzukizuna da azken urteotako zikloari amaiera ematea eta ixtea. 

Jarraitu irakurtzen

(Ekainaren 2an Naizen eta Garan argitaratutako artikuloa)

Diskurtso, agerraldi, folklore eta «postureoetatik» ekintzara pasatzeko garaia iritsi zaigu. Hainbat eta hainbat herritarrek eginiko isilpeko lanari esker, demokrazian herritar guztioi –dena delarik ideologia– dagokigun erabaki eskubidean sinesten dugunok ekainaren 5etik aurrera gure etorkizuna eraikitzen hasteko aukera izango dugu.

 

 

Jarraitu irakurtzen

(Deian, Berrian eta Naizen argitaratutako artikuloa Aberri egunaren harira)

Pertsonak, herriak, giza eskubideak, baloreak salgai dauden Europa bihozkabe honetan… Elkartasuna gutxi batzuen eskuetan altxor bilakatzen den negu gordin honetan…Iritsi da, udaberriari ateak ireki ezinean, urteetan itxaropenari so, ospatzen dugun Herri maite zahar honen eguna, Aberri Eguna. Eguneroko lana egun batez baztertu eta festa giroan, ilusioz gure nortasuna eta etorkizuna aldarrikatzeko eguna.

Jarraitu irakurtzen

Apirilean Bakerako Euskal Bidea aurkeztu genuen. Gure bide propioan, hiru bideetako bat den, bakerako bidean sakondu nahirik eta koalizio gisa beste urrats bat emanez; beti ere, aldebakartasunaren bidean. Herri hau noizbait aske izateko, funtsezkoa delako elkarbizitza demokratikoa lortzea. Horretarako, gatazkaren erroetan esku hartzeaz gain, behrrezkoa da gatazkaren ondorioei erreparatzea eta konponbidea bilatzea. Ez da gero lan makala! Are gehiago, ETAk 2011an behin betirako armak utzi zituenetik herritarren eta herri honen eragileetako masa kritiko handi batek ulertu duenean bakea egina eta lortua dagoela.

Jarraitu irakurtzen