Jon Inarritu, Inaki Irazabalbeitia & Patxi Zabaleta, aralarkideak

Berrian, Garan eta Deian argitaratutako artikulua

1957ko martxoaren 25ean Europako sei estatuk Erromako Ituna sinatu zuten Europako Ekonomia Komunitateari hasiera eman ziona zein egungo Europako Batasunaren lehen gunea izan zen. Alemaniako Errepublika Federalak, Belgikak, Frantziak, Herbehereek, Italiak eta Luxenburgok zeintzuk Lehen eta Bigarren Mundu Gerren zauriak zuzenean nozitu baitzituzten, gatazkaren eta konfrontazioaren esparrutik irten eta elkarlanerako ituna sinatu zuten. Elkarbanatutako bakearen, demokraziaren eta oparotasunaren ametsa zuten.

Jarraitu irakurtzen

Abertzaletasuna ez da ideología. Abertzalegoaren baitan eskuineko eta ezkerreko ideologiak badaude, beti egon dira eta beti egongo dira. Abertzalegoaren barruan ezkerra beharrezkoa da, eskuina ere beharrezkoa den bezalaxe. Aberrigintza eta independentzia bera abertzalego osoaren zeregina bezala ulertu behar dira eta eskuin eta ezkerreko lehiaren dinamika egiten du gizarte bat nazioa denboran eta historian zehar

Jarraitu irakurtzen

Lehendabiziko hauteskundeen biharamunean, 1977ko ekainaren 16an alegia, garai zailak hasi ziren euskal abertzaletasunarentzat eta, batik bat, Ezker Abertzalearentzat. Orduantxe, ordea, zailena zirudien garai hartan alegia, eraiki genuen Altsasuko Mahaia eta haren ondorioz Herri Batasuna.

Jarraitu irakurtzen

(Berria egunkarian Patxi Zabaletak argitaratutako artikuloa)

Joan den asteko Pariseko atentatu izugarrien ondoren, egunkari gehienek beren orrialde nagusiak egoeraren garraztasunari eman dizkiote. Erreakzioak, gehienetan zoritxarrez, indarrez erantzutearen ildotik doaz, eta Frantzia bera, Hollanderen gobernu sozialistarekin indarra erabiltzearen jarreran, gidari moduan azaltzen zaigu.

 

Jarraitu irakurtzen

Autokritika norberak bere iraganaz azterketa eginda etorkizunari so eraikitzen duen egitasmoa da. Norbera gizabanakoa edo giza taldea izan liteke, baina norbera izatez utzi gabe burutzen dena da autokritika; norbera izatez utzi gabe eta iragana etorkizunarekin korapilatzea sena duelarik.

Jarraitu irakurtzen