Harri eta zur gelditu naiz gaur. Gipuzkoako egunkari nagusia leitzen ari nintzen. Denok dakigu egunkari horrek eta bere taldeak zein nahi duten Lehendakari EAEn. Disimulurik apenas dute! Gaur leitutakoak kazetaritza horiaren adibide paradigmatikotzat har daiteke. Ekonomiako orrialdeetan titular hauxe: 'Euskadi albergará un gran centro de investigación de energias renovables'. Goiburuak ziurtasuna damaio berriari, dudarako izpirik ez, izango baita. Bestetik, azpitituluan ziurgabetasun-printzak dagerte: 'El proyecto, que es liderado por el Ministerio de Ciencia e Innovación e Iberdrola, se halla todavía en "fase inicial". Artikuluren mamian sartuta egiaren aurpegia agertzen da gordin-gordinik. Izan ere, Patxi Lopezek mitin batean jaulkitakoaz dihardu. Zientzia Ministerioak ideia "muy incipiente" dela onartzen du eta gaineratzen du ideiarik ere ez dutela kokalekuz, eraikuntza-epeez, finantziazioaz eta sortuko diren lanpostuez. Ibedrolak dio 'que existen contactos'. Hortaz, denok entenditzeko moduan esanda, berriak taberna-solasaldi batek baino oinarri sendoagorik ez duela, ekonomia orrialdeetan, bakoiti batean, publikatzen bada ere.

Jarraitu irakurtzen

Aste honetan zur eta lur gelditu naiz politikari batzuen azalaren lodierarekin. Egia esan ez dakit zergatik harritzen naizen. Honelako titularra leitu nuen asteazkeneko Noticias de Gipuzkoan: 'PSOE elogia el coraje de Zapatero al acudir a TVE en plena crisis'.

Jarraitu irakurtzen

Lagun batek galdetu izaten dit 'ea menditik jaitsi naizen'. 'Nondik? Erniotik?' galdetzen diot nik, bertatk hain justu Balerdi eta Txindoki dotore ikusten baitira eta Ernio nire mendia da. Aralar apostu pertsonal bat da, duela urte batzuk, nire semeak nerabezaroan sartu gabe artean, hartu nuen erronka. Ez nuen haiek gatazkaren gorrian koskortzea nahi.

Jarraitu irakurtzen

Durante estas semanas se está discutiendo el presupuesto de la Unión para 2013. Existen discrepancias entre las posturas del Parlamento y de la Comisión. Sin entrar en detalles ¿tiene la Unón el presupuesto que necesita?

Jarraitu irakurtzen