Atzo goizean A-8an gora eta behera zirkulatzea fortunatu zitzaidan, beharrak Bilbora eraman baininduen. Bidean Euskadi Irratiko hiru informatibo entzuteko parada izan nuen. Hiruetan, entzun behar izan nuen 'lehen aldiz ezker abertzalea Gaiztezko Legebiltzarretik kanpo'. Ez nuen laket izan, jakina. Agi denez, ez dugu ezker abertzale izendapena merezi.

Jarraitu irakurtzen

Deigarria oso iruditu zait Generalitateko Barne Sailburu Joan Saurak (ICV) Mossos d'Esquadra delakoek Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko ikasleen manifestazioa desegiteko eginiko kargaz hartu duen jarrera. Poliziaren jarrera ez du besterik gabe defenditu, esaterako EJren barne-sailean edo Madrilgo Barne Ministeritzan egiten duten moduan. Saurak ez du poliziaren jarrera kritikatu, baina ez du defendatu eta ikerketa agindu du. Akatsak gerta izan zitezkeela onartu du. Horrek beharko luke ohizko jarrera arduradun politiko batengan eta ez genuke harritu beharko. Harritu egiten gara, hala ere. Gure demokrazioak behar bezala funtzionatzen ez duelaren seinale.

Jarraitu irakurtzen

Vincent Partalek, Vilaweb agerkari digital katalanaren zuzendariak, oso iritzi-artikulu interesgarria publikatu du EAEk hauteskundeen emaitzei buruz. Kataluniako begirada ez da jakina, Madrilgoak edo hemengo agerkari nagusiek duten begirada interesatu bera. Horrexegatik hona aldatzea interesgarria iruditu zait. Katalanez ekarri dut, jatorrizko aroma galtzea nahi ez nuelako. Katalanez irakurtzea nekeza egiten zaionak opentrad itzultzaile automatikoa usa dezake (www.opentrad.com) gaztelaniaz txukun jartzeko.

Jarraitu irakurtzen

Aurreko astean Darwin handia jaio zela 200 urte bete zirela ospatu genuen. Halaber, aurten Espezieen jatorria, bere obra nagusi publikatu zela 150 urte beteko dira. Hori dela eta, komunikabideek lau haizetara ibili dute Darwin eta eboluzioaren teoria. (Bidenabar, euskaraz leitu nahi duenak, Klasikoak bilduman argitaratutako alea www.klasikoak.com webgunetik jaits lezake doc zein pdf formatuetan).

Jarraitu irakurtzen

Gipuzkoako Foru Aldundiak Topaguneari kultur jarduerak burutzeko ematen zion diru-laguntza kendu dio 2009rako. Erabaki horrek kalte handia egiten die Topaguneari zein euskara-elkarteen lanari. Aurrrekontuak eztabaidatu zirenean, GFAren asmo hori zuzentzen saiatu ginen zuzenketen bidez. Ez zen posible izan.

Jarraitu irakurtzen