Aitortu behar dut ez naizela sobera ikurriñazalea. Hain segur, ez naizelako banderazalea, ez ereserkizalea, ezta, oro har, ikurzalea ere. Euskaldun eta euskal herritar sentitzen naiz haur bat bere amarekin euskaraz egiten edo gazte kuadrila bat heien artean euskaraz mintzatzen ikusten ditudanean, mila aldiz gehiago banderarik, armarririk edo beste motako edozein ikurrik ikusten dudanean baino. Baina ezin naiz aparte gelditu azken urteotan ikurriñak Nafarroan jaso duen bazterketa politikotik. Toki askotan gertatu da hori, baina Sanferminetako txupinazoan bereziki. Nafar espainolismoaren errepresio zentzugabe eta zakarrak kolpeak, isunak, epaiketak eta kartzela ere oparitu dizkie hainbat hiritarrei ikurriña erakusteko ahalegina egite hutsagatik. Ikurriña adierazpen askatasunaren ikur bat bihurtu arte (metaikur bat beraz) Sanferminetan.

Jarraitu irakurtzen

Hauteskunde ondorengo lehen egun hauetan bereziki deigarri egiten ari zaizkit boterea galduko duen UPNko burukideen adierazpen mingarriak. Maiatzaren 24ko gauean irribarrea mantentzeko ahalegina egin bazuten ere, ondoren eman dituzten prentsaurrekoetan keinu latzak erakusten ari dira bisaian, barrenetik erretzen dien mina ezkutatu ezinik. Are gogorragoak, hala ere, keinuekin batera jaurtikitzen dituzten eleak: “anabasa heldu da gure etxera”, eta horrekin batera “EH Bilduren terrorea”. Duela lau urtetik franko aldatu den gatazka egoerak lehengoetan jarraituko lukeela transmititu nahi dute, jendeak dagoeneko beste garai batean bizi nahi duela konturatu gabe. Esaldi bera behin eta berriz errepikatzen zuten panpina zaharkituen antza dute, lekuz kanpo, alegia

 

Jarraitu irakurtzen

Patxi Zabaletak Berrian argitaratutako iritzi artikuloa Badira agintean besterik iraun ez dezaketen izaerak eta horietakoa da Navarrismoa deitutako jokabide eta jarrera politikoa.

Jarraitu irakurtzen

Argitasuna ala iluntasuna, onak ala gaiztoak, ordena ala kaosa horrelako aukerak ematen dizkigu Esparzak sobera pentsa ez dezagun. Ez dute nahi guk pentsatzea, ez ikustea, ez erabakitzea, beti nahiago izan dute tontotzat hartu eta “gure hobe beharrez” beraiek gure erabakiak hartu. Horri makillaje pittin bat bota eta demokrazia deitu diote, uzten digute 4 urtean behin botoa eman, zer gehiago nahi dugu?

Jarraitu irakurtzen

Urtarriletik martxora artio, bi hilabeteetan zehar, Nafarroako Kutxaren (CANen) desagerpenaren gorabeherak ikertzeko batzorde berezi bat lanean aritu da Nafarroako Legebiltzarrean. Zalantzarik gabe hori baita legealdi honek iraun duen lau urteotan Nafarroan ikusi dugun gertakari ekonomikorik larriena eta ezin zen ezer gertatu ez balitz bezala utzi. Lau aldiz eskatu dugu EH Bilduko parlamentu-taldeok (Aralar-Nabaik eta Bilduk) batzorde horren osaketa eta hirutan jaso dugu ezetza erantzun. Azkenik, laugarrenean, PSNk jarrera aldatu eta aldeko bozka eman zuen; ez gustuz, ez konbentzimenduz, bere baitako ustelkeria susmoak hauteskundeen hurbiltasunaren aurrean garbitu asmoz baizik. Alferrik. Gure aldetik zintzotasun osoz hartu dugu lana, azalpenik gabe, halabeharrezko paturen ondorioa balitz bezala saldu nahi izan digutenari logikaren bidezko azalpen bat emateko. Horrela egin dugu, talde lanean serio.

Jarraitu irakurtzen