Turkiako poliziak HDPren bi ko-liderrak eta parlamentuko hainbat kideen atxiloketak Aralarrek tinko salatu nahi ditu.

Jarraitu irakurtzen

Azaroaren 5ean, TTIP eta CETA itunaren kontra egingo diren mobilizazioetan parte hartzeko deia egiten du Aralarrek. Mobilizazio hauek Euskal Herriko Eskubide Sozialen kartak eta TTIP eta CETAren kontrako Kanpainak deitu dute eta Europa mailan antolatzen den Erresistentzia udazkenaren barruan kokatzen dira. 

TTIP zein CETA transnazionalen onerako eginiko itunak dira, merkataritza askearen itxurapean estatuei eta herriei eskumenak kendu nahi dizkiete enpresen eskuetan jartzeko. Hori gutxi balitz europarron eskubideak urratuko dituzte, gure osasun bermeak gutxitu eta gure hiri eta herrietako tokiko ekonomia suntzitseko ituna da. Ilunpean landutako ituna, ezkutuan eginiko, kontrol demokratikoetatik at. Herriek erabaki behar dute eta ez transnazionalek.

Hauek dira mobilizazioak.

Bilbo
13:00, Kalejira Unamuno plazatik
17:30, Manifestazioa plaza eliptikoan
Donostia
17:00, Manifestazioa Bolulevarden
Gasteiz
12:00, Kalejira Ama Zuria enparantzatik
Iruñea
13:00 Manifestazioa Antzineko Autobus geltokitik

Jarraitu irakurtzen

Bart Kurdistango Diyarbakirreko ko-alkateak, Gültan Kisanak anderea eta Firat jauna, atxilotu ditu Turkiako poliziak. Beraien etxeetan eta udaletxean miaketak egin ditu poliziak

Jarraitu irakurtzen

LOMCE eta Erkidegoan Lomceren aplikazioa den Heziberriren aurka, EHIEGE- ELA eta Stee-Eilas eragileek, beste hainbat eragileekin batera, deitu dituzten mobilizazioekin bat egiten du Aralarrek. Beraz, arratsaldeko seiretan Euskal Herriko hiriburuetan egongo diren mobilizazioetan Aralarren ordezkariek parte hartuko dute.

Jarraitu irakurtzen

Aralarrek prentsaurrekoa eman du Aieteko bostgarren urteurrenean eta ETA-k su etena eman zuenaren bostgarren urteurrenean bake prozesuaren egoeraz balorazioa egiteko. Rebeka Ubera Aralarreko idazkari nagusia eta Patxi Zabaleta Aralarreko presidentea izan dira bertan eta aldebakartasunean jarri dute bake prozesuaren bermean. Eragile bakoitzaki ahal duen neurrian bake prozesuari bere ekarpena egin behar diola esanez. 

Jarraitu irakurtzen