Gaur goizean Euskal Herria Bilduko ordezkaritza bat bildu da François Alfonsí Kortsikako euro parlamentario ohiarekin. Euskal Herria eta Kortsikaren egoerak aztertu dituzte eta bi herrien arteko harremanak sendotzea eta   indartzea erabaki dute. Bileran izan dira Arnaldo Otegi, Pello Urizar eta Jon Inarritu, Euskal Herria Bilduren izenean, François Alfonsi Kortsikako eurodiputato ohia eta Iñaki Irazabalbeitia Aralarreko kanpo harremanetarako arduraduna eta Ezkerraberri Fundazioaren zuzendaria. Françóis Alfonsí Donostian da Ezkerraberri Fundazioak gonbidatuta eta gaur, hilak 14, hitzaldia emango du Donostiako Aquariumeam.

Jarraitu irakurtzen

Giza eskubideen nazioarteko egun honetan Euskal Herria Bilduk eskubide guztiak pertsona guztientzat aldarrikatu nahi ditu. Jarraian adierazpena osoa irakurri dezakezue.

Eskubide guztiak pertsona guztientzat

“Gizaki guztiak jaiotzen dira libreak eta berdinak duintasunean eta eskubideetan. Eskubide horiek berezkoak dituzte gizaki guztiek, sexua, nazionalitatea, bizitokia, jatorri nazionala edo etnikoa, kolorea, erlijioa, hizkuntza, adina, alderdi politikoa edo baldintza sozial, kultural eta ekonomikoa kontuan izan gabe”.

Jarraitu irakurtzen

Atxilotuak kargurik gabe askatzea eskatzeko eta Altsasun izandako gertaeren inguruan dagoen estatu estrategia salatzeko, manifestazioa egin dute, gaur eguerdian, Sakanako herriaren kaleetan. Altsasuko herria kriminalizatzeko eta Euskal Herrian bakeak aurrera egitea galarazteko estrategia argia ikusten du Aralarrek Operazio honen guztiaren atzean. Milaka herritarrekin batera, mobilizazioan parte hartu du Aralarrek, Asun Fernandez de Garaialde, Xabi Lasa eta Joseba Jimenez ordezkaritzaren buru zirela.

Jarraitu irakurtzen

Emakumeen kontrako indarkeriaren kontrako eguna da gaur, baina egun hau errebindikazio eguna izan behar du gogorarazteko indarkeria matxistari aurre egiteko eguna egunerokoa dela. Esparru esparru guztietan, egunero, orduro, minutuero guztion ardura da borroka horri eustea.  

Jarraitu irakurtzen

Oztopoen gainetik Kolonbiako gobernuak eta Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileek bake akordio berria sinatu zuten atzo. Lehen akordioak hartu zuen ezetza gainditu eta hobetu egin dute gobernuak eta KIAIek, lehenengoa akordioarekin ados ez zeudenen jarrerak barneratzeko.

Jarraitu irakurtzen