Jon Iñarritu Aralarreko militantea eta Amaiurreko diputatua Gibraltarren egunotan egin den nazioarteko konferentzia batean izan da. "Understanding-Self-determination, Devolution and Independence in the 21st Century" izan du izenburu Iñarritu izan den konferentziak.

Jarraitu irakurtzen

Euskal Herriak bizi duen bake eta normalizazio politiko prozesuari babesa agertzeko eta Frantziako zein Espainiako estatuei azkenaldian mantentzen ari diren blokeo egoera gainditzea exijitzeko manifestazioa egingo da bihar, Baionako kaleetan. Aralarrek bat egin nahi du ‘Giza eskubideak. Konponbidea. Bakea’ leloarekin Ni Ere Banoa izeneko plataformak deitutako mobilizazioarekin eta, eta berean, Baionako kaleetara hurbiltzeko deia egiten die euskal herritarrei.

Jarraitu irakurtzen

Tomas Madinak torturatua izan dela salatu ostean, Aralarrek azpimarratu nahi du salaketa horiek bat egiten dutela denboran Segi auziko sententzian egindako irakurketarekin; izan ere, sententzia horretan zeharka aipatzen den Espainiako estatuan torturarekin jarraitzen dela, eta batez ere euskal preso politikoei eragiten diela. Horrelakoak oraindik ere gertatzea oso larria dela uste dugu, gaitz politiko larria dela eta euskal gizarteak aldarrikatzen duen bakegintzan oztopoa baino ez dela.

Jarraitu irakurtzen

Tolosako Kilometroak festaren inaugurazio ekitaldiaren ondoren, Rebeka Ubera EHBilduko legebiltzarkideak eta Aralarreko antolaketa idazkariak kazetarien aurrean adierazi du bere koalizioak babes osoa agertzen diola hurrengo larunbatean LOMCEren aurka Bilbon egingo den manifestazioari. “Euskal hezkuntza sistema propioa eta euskara elkarlanean defendatzeko gure prestatutasun osoa agertzen dugu”, esan du.

Jarraitu irakurtzen

Larunbatean Bilboko kaleetan egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin die Euskal Herriko eragile eta herritar guztiei.

Jarraitu irakurtzen