Elkarrik Bilbon maiatzaren 18an bakearen alde egin zuen manifestazioarekin bat egin zuen Aralarrek. Milaka lagun batu ziren Casilla plazatik Udaletxerainoko bidean.

Jarraitu irakurtzen

ETAk Zutabe aldizkariaren ale berezia atera zuen maiatzean. Ale horretan ukatu egin zuen Patxi Zabaletarekin bildu zenik. Patxi Zabaletak, bere aldetik, berretsi egin zuen bere egunean esandakoa.

Jarraitu irakurtzen

Nafarroako Unibertsitateko aparkalekuan bonba eztandarazi zuen ETAk joan den maiatzaren 23an. Aralarrek txartzat jo zuen atentatu hori eta elkarrizketa eta ekintza politikoa jo zituen bakerako eta subiranotasunerako bide bakar moduan.

Jarraitu irakurtzen

Aralarren aurkako pintadak azaldu ziren Amurrion (Araba). Maiatzaren 25etik 26ra bitarteko gauean egindako pintada horietan Aralar eta Aralartik gertu dauden Amurrioko pertsona jakin bi agertzen ziren.

Jarraitu irakurtzen

Pertsona jantzia esaten zaio jakinduriaz ondo hornituta dagoenari. Eta Aralar izeneko abentura honetan sartu garenok prest egon beharko dugu jantziberriak ipintzeko, beti ere erabilera onean dauden lehengo zaharrak zokoratu gabe.

Jarraitu irakurtzen