Aralarrek webgunea estreinatu berri du. Webguneak helburu bi beteko ditu. Batetik gizarteari zabalik egongo den leihoa izan gura du. Beste alde batetik, Aralarren militanteei eta zaleei alderdiaren barruko informazioa eskura izateko aukera eman nahi zaie.

Jarraitu irakurtzen

Ekainaren 6an Katalunian izan zen Aralar. Euskal Herriaren gaineko hitzaldia antolatu zuten El Casal de Joves el Crit elkartekoek L'Ametlla del Valles herrian. Aralar eta Elkarri izan ziren hemengo egoera politikoaren inguruan euren ikuspegia eman zutenak.

Jarraitu irakurtzen

Maiatza amaieran Amurrion azaldu ziren pintadek jarraipena izan dute azken asteotan. Donostian eta Bermeon, esate baterako, Aralarren eta aralarkideen kontrako irainak irakurri ahal izan dira.

Jarraitu irakurtzen

Ekainaren 15en Espainiako gobernua tramitatzen ari den Alderdien Legearen aurkako manifestaldia izango da Bilboko kaleetan. Proiektu guztiak, ideia guztiak, pertsona guztiak izango da manifestaldiaren goiburua.

Jarraitu irakurtzen

Elkarrik Bilbon maiatzaren 18an bakearen alde egin zuen manifestazioarekin bat egin zuen Aralarrek. Milaka lagun batu ziren Casilla plazatik Udaletxerainoko bidean.

Jarraitu irakurtzen