Irunen San Martzialetako Alardea berri tristeen iturri izan zen beste behin ere. Oiasso konpainia desfilatu ezinik geratu zen. Aralarri ulergaitza zaio ekitaldi publiko baten aurrean, oraindik ere, horrelako sexu bereizketak gertatzea eta, are ulergaitzago, bereizketa horrek udalaren babesa jasotzea.

Jarraitu irakurtzen

Alderdien Legea aurrera atera dute. Lege horrek, askatasunari eta demokraziari dagokionean, atzerakada izugarria dakar. Lege horren aurrean etsi beharrean, herri osoak erantzun behar diola uste du Aralarrek.

Jarraitu irakurtzen

Larunbatean euskal selekzioen aldeko aldarrikapena Iruñera ailegatuko da. Kalejira batekin -arratsaldeko 18:00etan Labrit pilotalekuan hasita- euskal selekzioen ofizialtasuna eskatuko dute ESAITekoek. Aralarrek bat egin du dei horrekin.

Jarraitu irakurtzen

Nafarroako Foru Gobernuak, haren eledun Nuria Iturriagagoitiaren bitartez, Aralarrek politikara ez duela berrikuntzarik ekarriko esan zuen; baita Patxi Zabaleta ez dela fidagarria ere. Aralarrek erantzun egin nahi izan dio.

Jarraitu irakurtzen

Aralarrek kongresu eratzailea egingo du oraingo asteburuan Gasteizen. Antolakuntza, ideologia eta ildo politikoa finkatuko ditu. Kongresuaren bezperan, joan den astean, Aretxabaletan izan ziren Aralarko Mikel Basabe eta Patxi Zabaleta. Aralarren nondik norakoak azaldu zizkieten batutakoei. Han esandakoak eta beste hainbat kontu jaso ditugu Patxi Zabaletari egindako elkarrizketa honetan.

Jarraitu irakurtzen