Iruñeko zinegotzi Aritz Romeok iritzi artikulua argitaratu du Diario de Noticiasen, Nafarroako hiriburuko udal poliziaren eta hango alkate Yolanda Barcinaren jarduna salatzen. "Barcina Osborne y el porvenir de la policía municipal" izenburu adierazgarria jarri dio Romeok artikuluari.

Jarraitu irakurtzen

Aritz Romeo Nafarroa Baiko Iruñeko zinegotziak gaur goizean ohartarazi duenez, “gastua murrizteko helburuarekin, administrazio guztiak neurri zorrotzak ezartzen ari dira. Hala ere, Yolanda Barcinak izendapen libreko kargu guztiei eusten die Iruñeko Udalean; konfiantza politikoaren irizpidearengatik izendatutako karguak dira, meritua eta gaitasuna kontuan izan gabe”.

Jarraitu irakurtzen

Aritz Romeo Nafarroa Baiko Iruñeko zinegotziak Txantreako Jai Batzordearen jarrera kritikatzeko UPNk aurkeztu duen mozioa salatu du. Mozioaren arabera, Jai Batzordeak Udalak egindako eskaerak ez betetzeko “laguntza” eskaini du.

Jarraitu irakurtzen

Aritz Romeo Iruñeko Nafarroa Baiko zinegotziak gaur goizean salatu duenez, Yolanda Barcina Iruñeko alkatea “iruzur egiten ari da euskara ezagutza beharrezkoa duten administrari lanpostuekin”.

Jarraitu irakurtzen

Aritz Romeo Nafarroa Baiko Iruñeko zinegotziak Yolanda Barcina alkateari erantzun dio, eta esan duenez, “pertsona guztiok eskubide berak izan beharko genituzke, eta Barcinak Barne Ministerioari egindako eskaera txarresten dugu, legez kanpoko deitzen dituzten etorkinen kontra egiteko eskatu dielako”.

Jarraitu irakurtzen