Unai Lako "Urte gogor eta zailak izan dira azken legegintzaldi hauetakoak, udal baten aurrean izan garendako. Urteetan, gure herriak gobernatu zituztenen xahukeria eta kontrol eza ordaindu dugu. Krisialdiarekin, udaletxeetako diru kutxak hutsik geratu dira eta gure zorra geroz eta handiagoa izan da."

Jarraitu irakurtzen

Aurrekanpaina abiatu da jadanik, hilabete eskas falta baita hauteskundeetarako. Aldaketa hitza guztion ahotan eta guztion helburu. EH Bidurena noski, baita ere.Aldaketa ez da kontzeptu hutsa, ez da bat kendu beste bat jartzeko...edukietan oinarritutako aldaketa da EH Bilduk proposatzen duena, programan oinarrituta.

Jarraitu irakurtzen

Nafarroako presidentziarako hautagaia den Adolfo Araiz eta EH Bildu Nafarroako kide ezberdinek, Eric Toussaint politologoarekin bilera egin dute gaur arratsaldean, munduko herri ezberdinetan martxan jarritako auditoretza sozial egitasmoak ezagutuz. Eric Toussaint, mundu mailako ekonomi aditua da, hirugarren munduko zorraren kontrako batzordearen sortzailea eta Ekuador eta Argentinako auditoretza sozialen buru izan dena. Uneotan Greziako auditoretza zuzentzen ari da, herrialde horretako parlamentuak eskatuta.

Jarraitu irakurtzen

Egun zinegotzia den Lorenzo Irisarri Ona da EH Bilduren hautagaia Noain-Elortzibarreko alkatetzarako. Aurkezpenean, maiatzeko hauteskundeetarako zerrendan ondoan izango dituen lagunen berri eman du, zerrenda anitza dela nabarmenduz, jende berria eta udalean esperientzia handia duten pertsonak tartekatzen dituena. Hautagaitzak Noaingo pertsonak eta bailarakoak hainbat herritakoak biltzen ditu.

Jarraitu irakurtzen

Errepublikaren Eguna dugu gaur eta, zoritxarrez, egun honek urtero gogorarazten digu lan asko dagoela oraindik egiteko Nafarroako Memoria Historikoa berreskuratu eta biktima guztien aitortza bermatzeko bidean.

Jarraitu irakurtzen