EH Bilduk "in memoriam" egitasmoa aurkeztu du, egun Rodezno Kondearen eraikina eraberritu, askatasuna eta memoriaren aldeko topagune izateko.

Jarraitu irakurtzen

Miren Aranoak eta Bakartxo Ruizek, Nafarroako Parlamenturako hautagaiek gaur goizean Iruñeko Gaztelu Plazan eginiko ekitaldian adierazi dute: “Gizon eta emakumeon arteko benetako berdintasun eraikitzeko atzeraezinezko urratsak emateko konpromisoa dugu. Izan ere, politika feminista politika publikoetan ardatz gisa hartu eta erreferentziazko erakunde publikoa Gobernuaren egituraren erdigunean kokatzeak erraztuko du Administrazioko sail guztietan berdintasun politikak abian jartzea.”

Jarraitu irakurtzen

Nafarroa osotik ailegatutako langilleak Adolfo Araiz EH Bilduko presidentegaiarekin bildu dira , lan arloan dituzten zalantza, proposamen eta aldarrikapenak ezagutzeko. "Lan arloko eskumenak behar ditu Nafarroak, hemen, guztion artean ze politika nahi ditugun erabakitzeko" "Merkel, Troika edo ta PPk inposatzen dizkiguten murrizketa eta lan erreformei aurre egiteko". Ekitaldian hasia zela ezagutu da Funesen lan istripuz hildako bi langileen berria, Araizek eta bildutako langile guztiek lan istripuak salatu eta elkartasuna adierazi diete bi langileen familiei.

Jarraitu irakurtzen

Gaur lan osasunaren nazioarteko eguna da, eta EH Bilduk lan Osasuna osasun sistema publikoaren baitan biltzeko beharra adierazi nahi du. Uste dugu ezinbestekoa dela konpromiso argi bat: sistema publiko sendo bat garatzea, langileon osasuna eraginkortasunez artatu eta babestuko duena.

Jarraitu irakurtzen

Bilbon Forum Europak antolatutako gosarian, EH Bilduko Nafarroako presidentegaiak, aldaketarako lehentasuna indar nahikoa biltzea dela adierazi du. Horregatik Adolfo Araizek, “bozka gehien dituen zerrendaren lidergotza” errespetatzeko konpromezua hartu du. Araizek, Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko EH Bilduko zerrendaburuekin parte hartu du ekitaldian. Azpimarratu duenez, Nafarroan aldaketa sakona beharrezkoa da, “hau ez da lortuko UPN, PSN eta PP, oposizioaren eserlekuetara ez baditugu bidaltzen, haiekin ezinezkoa da aldaketa”.

Jarraitu irakurtzen