Ekitaldi beroa eta berezia Tuteran. Ilusioa, indarra eta Nafarroako Erriberan diren aurreiritzi eta bazterkeriaren contra egiteko gogo eta grina. Nafarroako hautagaia den Adolfo Araizek, tuterarrak animatu ditu "badakit zer den abertzale izatea Erribera bezalako zonalde batean, horrexegatik eskerrik asko hemen egoteagatik, eskerrik asko zuen eguneroko lan eta borrokagatik". Nafarroako hegoaldeko jendarteak aldaketa sakona ebhar duela azpimarratu du Araizek, "bazterkeriarekin bukatuko duen aldaketa, lehen eta bigarren mailako nafarrekin bukatuko duen aldaketa non edozein pertsona euskaraz bizi ahalko den Abizun, Noainen edo hemen bertan Tuteran, nahi izanez gero".

Jarraitu irakurtzen

Gaur goizean Sarasate pasealekuan burutu duten ekitaldian, Dabid Anaut eta Esther Korres Nafarroako Parlamenturako EH Bilduren hautagaiek azpimarratu dutenez, "orain arte UPNk zein PSNk aurrera eraman duten hizkuntza politika herritarron eskubideen urraketan oinarritu da".

Jarraitu irakurtzen

Azken egunotan erronka berri bat dugu mahai gainean. Oztopoak izaten ari gara euskal herritar guztiengana iristeko, gure boto-txartelak etxe guztietara helarazteko.

Jarraitu irakurtzen

Sarrigurenen izan dira EH Bilduko hautagai eta kideak, urtero Sortzenek antolatzen duen jaian. "Hemen Sarrigurenen daukagu azken urteotan erregimenak irakaskuntza publikoarekin izan duen jarreraren eredua" azaldu du Adolfo Araizek, EH Bilduko presidentegaiak, "jaiotzetik txikia zen eskola eraiki zion Gobernuak, hazten ari zen herriari eta azken urteotan gurasoek egindako demanda eta eskakizunei muzin eginez, ez du berria eraiki nahi".

Jarraitu irakurtzen

Iruñeako ziutadelan, EH Bildu zerrendakide ezberdinez inguratuta, aldaketaren gobernuaren oinarriak zehaztu ditu Adolfo Araizek. EH Bilduko Nafarroako presidentegaiak gonbite zuzena luzatu die Gbai, IE eta Podemos-i aldaketaren Gobernuaren oinarriak lehenbailehen adosteko eta nafar jendarteari azaltzeko, “batzen gaituena lehenetsiko duen gobernua, aniztasunaren kudeaketa egokia eginen duen gobernua. Aniztasunetik aldaketa jarduera sendora garatuko duen gobernua, beraz, parte hartzen duten indarren gehiketa baino gehiago izanen dena. Kuoten eredua baztertuta, gobernu ardurak izanen dituzten pertsonak agenda eraldatzailearen arabera aukeratuko dira”

Jarraitu irakurtzen