Aralar Nafarroako koordinatzailea eta EH Bilduko parlamentaria den Xabi Lasa Tokiko Administrazioaren zuzendaria Isabel Elizaldek zuzentzen duen Nafarroako Gobernuko departamentuan. Xabi Lasa Berriozarreko alkatea izan da azken zortzi urteetan eta azken legegiltzaldian Nafarroako parlamentaria ere izan da. Karguaz jabetzeko Xabi Lasak uko egingo dio parlamentari izateari eta bere ordez Arantza Izurdiaga abokatua sartuko da Nafarroako Parlamentuan

Jarraitu irakurtzen

Pablo Azkona Lodosako alkatea da, Aralar Nafarroako koordinatzaile ordea eta LOIUko (Lodosa Organización de Independientes Unidos) burua. Lodosak bizi zuen egoerak bultzatuta, duela urte batzuk ezkerreko independente batzuk taldea sortu zuten eta bertan izan ziren aralarkide batzuk eta baita Lodosako ezkerzaleak. Azken lau urteotan, LOIUk alkatetza izan du Lodosan PSNren laguntzarekin, eta egin berri diren hauteskundeetan, gehiengo absolutua lortu du.

Jarraitu irakurtzen

UPNren gobernupean zinegotzia izan ostean Aritz Romeo berriro izango da Irueñako udaletxean, oraingoan Joseba Asironek gidatuko duen gobernu taldean. Eskarmentua badu eta aldaketaren aro berri honi ilusioz eta gogoz begiratzen dio.

Jarraitu irakurtzen

Udal eta foru parlamentu berriak osatzeko ordu gutxi falta direnean, Fracking-aren inguruko albiste kezkagarri berria ezagutu dugu. Espainiako Industria eta Energia ministeritzak Nafarroako Erriberan Fracking-a martxan jarri nahi duen “Frontera Energy Corp.S.L.”k eskatuta ingurumenaren gaineko eragin txostenaren tramitazia hasi du. Honela, Espainiako gobernuak, aurrerapauso berri bat ematen du Erriberako hainbat herri eta Bardeak kaltetuko dituen “Aquiles” zundaketa proiektuari ekiteko. Egoera honen aurrean, EH Bilduk honakoa adierazi nahi du:

 

Jarraitu irakurtzen

Nafarroako Foru eta udal hauteskundeen ondoren badago guztien gainetik azpimarratu beharreko lorpen bat: aldaketa heldu da Nafarroako Gobernura. Ez da makala. Erran genezake EH Bilduren aldetik gure helburu nagusia erdietsi dugula, horixe baitzen; hemeretzi urte pasa ondoren UPN ez da Nafarroako Gobernuko burua izango eta denbora horretan zehar osatu eta zabaldu duten botere-sistema baztertzailea (Erregimena) behingoz desagertzeko bidean egon daiteke. Egon daitekeela diogu, benetako aldaketa politikoa erdiesteko pertsonen edo siglen ordezkapena ez delako nahiko, beharrezkoa da programa serio, landu eta adostua moldatzea, gobernatze-lanean arituko diren pertsonen izaera integratzailea beharrezkoa den bezala. Badugu beraz zer lantzerik negoziazio egun trinko hauetan. Hain segur, benetako integrazioa errazago litzateke EH Bildu aldaketaren aldeko indarren artetik lehena atera balitz… Hurrengorako.

Jarraitu irakurtzen