Aralarrek Nafar guztiak gonbidatu nahi ditu, igande honetan eguerdiko 12etatik aurreta Tuterako Foru enparantzatik abiatuko den Bardeetako Tiro Poligono eta OTAN-eko maniobra militarren kontrako manifestaziora joateko.

Jarraitu irakurtzen

Nekane Perez beratarra, zinegotzi ohia eta nafar parlamentari ohia, aukeratu dute Aralar Nafarroako afiliatuek koordinatzaile berria, gaur Iruñeko Condestable jauregian egin den VII. Konferentzia politikoan. Koordinatzailearekin batera, zuzendaritza berria aukeratu du Aralar Nafarroak.

Jarraitu irakurtzen

Gaur, prentsaurrekoan Xabi Lasa Aralar Nafarroako Koordinatzaileak Nafarroako VII. Konferentzia politikoa aurkeztu du. Hau larunbat honetan izango da Iruñeako Palacio del Condestable izeneko aretoan. Lasak aurreratu duenez Aralarren etorkizuneko apostua Nafarroan aldaketan sakontzea izango da eta horretara ezinbestekotzat jotzen dute EH Bildu. Koordinatzaile lanari dagokionez Xabi Lasak aurreratu du ez duela bere burua aurkeztuko gobernu berrian hartu dituen ardurek hala behartzen dutelako. 

Jarraitu irakurtzen

Maite Iturre, aralarkidea eta Baztango zinegotzia Cedernako presidentea hautatua izan da. Aspalditik dabil Mendialdeko sozioekonomiaz kezkatuta eta horren alde lanean. Udalbiltzatik egin zuen aurreko legealdian, oraingo honetan Cedernako lehendakaritzak emango dio aukera hori.

Jarraitu irakurtzen

Pablo Azkona Lodosako alkatea eta Aralar Nafarroako koordinatzaile ordea hautatu dute Nafarroako Udal eta Kontzekuen Federazioko presidentea. Azkona izan da Federazioaren historian inoiz babesik handiena lortu duen presidentea.

Jarraitu irakurtzen