Hilabete batzuk pasa dira Aralar Nafarroaren koordinazioa hartu zenuenetik. Nola baloratzen dituzu hilabete hauek? Zeintzuk dira Aralarren erronken lehentasunak zuzendaritza berriaren ikuspegitik?

Oso hilabete mugituak izan dira, Estaturako hauteskundeak tartean, horren barnean prestatu, landu, kanpaina, emaitzak, balorazioak...

Gure lehentasunak argi genituen hasieratik, aldaketaren gobernu honetan eragitea, aldaketaren oinarriak sendotzen laguntzea, estrategia markatzea. Horretan ari gara eta egia erran ez da batere erraza, hala ere inportantea da etsipenarik gabe perspektiba ahalik eta zabalenekin aritzea.

Eta gurea ez bada ere Kataluiniako prozesua ere hor izan dugu, hilabete batzuk ez aurrera ez atzera, prozesua bertan behera geldituko zelakoan geundela berri onak jaso genituen. Honen inguruan pentsatu behar dugu nola lagundu prozesuan, sartu gabe, bide lagun izan, babestu, erabateko elkartasuna adierazi.

Beste aldetik EH Bildun eta aldaketa nola bermatu, batzuetan kostata gabiltza, egunerokoari erantzun behar zaio eta denbora nahiko ez hausnartzeko, planifikatzeko gure lehentasunak nola eraman aurrera.

Jarraitu irakurtzen

Nafarroako Aralarreko militante eta karguek agerraldia egin dute gaur igandeko hauteskundeetan botoa emateko garrantzia azpimarratzeko eta boto hori aldaketa sendotzeko izen dadila eskatzeko.

Jarraitu irakurtzen

Bi hilabete dira Pablo Azkona Nafarroako Udal eta Kontzejuko Federazioko presidentea aukeratu zutenetik gehiengo zabal batekin. Azkona, Aralarreko ordezkari orde ohia eta egungo Lodosako alkatea UPN-k manejatzen zuen federaziora heldu da eta lan egiteko talde polita topatu duela langileen artean eta horregatik pozik dagoela esan digu egin diogun elkarrizketa honetan.

Jarraitu irakurtzen

 “Mariano Rajoyren hitzak onartezinak dira, nafarrak eta gure borondatea mehatxatzera etorri direlako” esan du Aralar Nafarroako koordinatzaileak. UPNren eskutik etorri zen Mariano Rajoy PPko presidentea eta Espainiako Estatuko presidentea Nafarroara, Fronte Inposatzailearen indarra azaleratzeko asmoarekin.

Jarraitu irakurtzen

NATO maniobra militarrak egiten ari da Bardeetako Tiro poligonoan, betidanik nafarrok paraje natural horretan tiro poligonorik ez zutela nahi aldarrikatu dute, espainiar ejerzitoa hortik alde egitea da asmo nagusia eta beraz NATO edo beste munduko ejerzitorik ez da ongi etorria. Hala gogorazi diete gaur milaka nafarrak Tuterako kaleetan.

Jarraitu irakurtzen