San Ferminak hastear daude eta hiri segurtasunaz arduratzen den zinegotziarentzat lan karga handitzea dakar horrek. Gainera, giroa berotzeko Nafarroako Epaitegi Gorenak Ikurriñaren kontrako ebazpena kaleratu berri du. Aritz Romeorekin jardun gara egun hauetako gora beheren inguruan zerbait jakiteko.

Jarraitu irakurtzen

Aralarrek “Bidea eman euskarari” lelopean kontseiluak Iruñean deitu duen manifestazioan parte hartzeko deia egin nahi du. Manifestazioa, bihar, ekainak 4 ean izango da eta Iruñeako Golem zinemetatik abiatuko da arratsaldeko bost eta erdietan.

Jarraitu irakurtzen

Ana Barrena Iruñako zinegotzi ohia eta Aralar Nafarroako exekutibako kideak esan du epaileak erabaki duen bi haur eskolen euskal ereduen suspentsioa “1300 familien hizkuntz eskubide eta udal autonomiaren kontrako erasoa dela”

Jarraitu irakurtzen

Aroztegiako proiektuak urteak daramatza Baztango garapen eredua auzitan jartzen.

Hasierako proiektua udalaren bidez tramitatu zen, eta jauregiaren egokitzapena hotel gisa, golf zelaia eta 250 etxebizitza aurreikusten zituen. Proiektua ahalbideratzeko erretako lurren birkalifikazioa egin zuen orduko udalak, eta hau izan zen Nafarroako Auzitegiak lehendabizi eta gero Auzitegi Gorenak gero erabilitako arrazoia prozedura osoa ezabatzeko Aroztegia eta Gero Zer Platafoemak aurkezturiko helegitearen ondorioz.

Jarraitu irakurtzen

EH Bilduren lehentasuna da “euskal herritarren agenda” beste indar politiko batzuekin batera sustatzea Madrilgo Diputatuen Kongresuan. Koalizio subiranistaren nahia da Nafarroa, Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko herritarren interesen defentsan lau indar politikoen arteko elkarlanean lehen urratsa izatea gaurkoa.

 

Jarraitu irakurtzen