Legegintzaldi Osoan EAJren gobernu taldeak ez du Aurrekontua behin ere aurkeztu Osoko Bilkuran. 2014ko azaroan gaudela kontuan izanda, esperantza gutxi daukagu 2015ko aurrekontua publikoki aurkeztuko duenik.

Jarraitu irakurtzen

Bizkaibuseko langileen greba kudeatzeko moduagatik, Itziar Garamendi Bizkaiko garraio diputatuaren zentsura mozioa eskatu du EH Bilduk. Era berean, gaur arratsaldean manifestazioa egin dute Bizkaibuseko langileek, eta haiei babesa adierazteko mobilizazioan parte hartu dute Aralarreko ordezkariek.

Jarraitu irakurtzen

1983an, Bilbon jaioa. Arkitekturan lizentziatua EHUn. Ikasle Abertzaleak ikasle antolakundeko militantea izan zen, 2001etik 2007ra. 2011z geroztik, EH Bilduren zinegotzia da Bilboko Udalean. 2013ko maiatzean hartu zuen bere gain bozeramailetza, Txema Azkuenagak erretiroa hartu zuenean. Egun, Hirigintza Antolamendu eta Planeamenduari buruzko masterra ari da egiten IVAPen.

Jarraitu irakurtzen

Josu Imanol Unanue Astoreka, Bermeon jaioa orain 56 urte. Arrantzale eta kontserberetako langile familikoa, Arrasaten "Matrizegintza – injekzioa eta trokelgintza" (Plastikoak) ikasi eta Fagor Garagarza eta Alecoop koperatibetan lan egin ostean arrantzale ibili zen urtetan atunontzietan, engrasadore eta makinista lanetan. Tartean Bermeo eta Pasaiako nautika eskoletan itsasontziko mekanikaria eta hotz teknikari ikasketak burutu zituen.

Jarraitu irakurtzen

EAJk EH Bilduri emandako azken erantzunean argi utzi du ez dagoela zehaztasunetara jaisteko prest ezta Euskararen Aholku Batzordea zabaltzeko prest EAJ ez dago prest hizkuntza politikan salto kualitatibo garrantzitsua suposatzen duten konpromisoak hartzeko eta argi ikusi dugu hori Euskara Ordenantzaren negoziazioan. Orain urtebete ekin genion Getxok behar duen Euskara Ordenantza negoziatzeari EAJrekin. EH Bildutik, kirola, udal administrazioa, euskalduntzea, kanpo komunikazioa eta hizkuntza eskubideen aitortzan, besteak beste, aurrerapauso sendoak emateko bidean proposamenak egin ditugu denbora honetan zehar. Beti ere, herri honetako egoera soziolinguistikoaren lehen mailako ezagule diren euskalgintzako eragileen iritzia erabakigarria izan dadila exijituz. EAJk negoziazioa behar baino gehiago luzatu du aurrerapauso sendoak emateko prest zegoenaren irudia eginez. Baina, EH Bilduri emandako azken erantzunean argi zehaztu du ez dagoela zehaztasunetara jaisteko prest eta, oraindik larriagoa dena, inolako erabaki ahalmenik ez duen eta Alkatearen aukeraketaren menpe dagoen Euskara Aholku Batzordean milimetro bat mugitzeko prest ez dagoela. Ez dugu aurpegi garbiketarako soilik balioko duen Ordenantzarik nahi eta horregatik ez dugu EAJren azken erantzuna onartu. Hala ere, EH Bildutik legegintzaldi honetan zein datozenetan Getxok behar duen Euskara Ordenantzaren alde lanean jarraituko dugu.

Jarraitu irakurtzen