EHBildu udal taldeak Bilbon Emakumeen Etxearen proiektua martxan jartzea proposatu du, emakumeen parte-hartze sozial eta politikoa bultzatzeko. Urtarrilaren 29an ohiko udalbatzan eztabaidatuko den proposamen honetan koalizio soberanistak proposatuko du Emakumeen Etxean Bilboko emakumeen Jabetze Eskola kokatzea

Jarraitu irakurtzen

Oiolako urtegiaren auziaren inguruan EAJk daukan jarrera ez dela koherentea salatu du Barakaldoko EH Bilduk, udaletxearen aurrean egindako elkarretatazean. Barakaldoko jeltzaleen hautagaiak urtegiaren deskonexioa aldarrikatzen du, baina EAJk bestelako jarrera dauka beste instituzio batzuetan; Jaurlaritzan, esaterako. Era horretara, lindano kutsatua nondik datorren jakin arte eta urtegia erabat garbitu arte, deskonexioa mantetzea exijitu du EH Bilduk. Barakaldoko ordezkariez gainera, gaurko elkarretaratzean izan dira Dani Maeztu legebiltzarkidea eta Aralarreko kidea eta Maite Aristegi Amaiurreko diputatua.

Jarraitu irakurtzen

Gaurko agerraldiaren bidez, EH Bilduren Bizkaiko hauteskunde programaren prestaketa lanak dinamizatuko duten pertsonak jendaurrean aurkeztu nahi ditugu. Nire ondoan dauden gizon-emakumeak izango dira gure programaren oinarriak jartzeaz gainera, Bizkaiko herritarren eta eragileen ekarpenak eta iritziak bideratuko dituztenak. Lantalde honen egitekoa izango da Bizkaian aldaketa ahalik eta azkarren gauzatzeko gizartean dagoen ilusioa, ezagutza eta ideia zaparrada jasotzea eta bideratzea.

Jarraitu irakurtzen

Hace justo un año realizamos una propuesta en los cuatro ayuntamientos de nuestra comarca, para crear un albergue mancomunado para las personas sin hogar. La propuesta fue rechazada en los cuatro ayuntamientos, con diferentes argumentos por parte de PNV y PSOE.

Jarraitu irakurtzen

Joan den astean Foru Aldundiak lehenengo kontaktu erronda egin zuen Batzar Nagusietako talde guztiekin. Ordutik, Aldundia ez da berriz EH Bildurekin harremanetan jarri nahiz eta hitz egiten jarraitzeko prest geundela adierazi genion. Lehenengo kontaktu horretan, EH Bilduk bere jarrera azaldu zion foru gobernuari. Publikoki esan dugun bezala, Aldundiaren aurrekontu proposamenak ezin die erantzun egungo behar sozialei, ezta egungo egoera ekonomikoari ere. Aldaketa sakona beharrezkoa da. Orain arteko politiken norabidea aldatu behar da.

Jarraitu irakurtzen