Milaka lagunek bat egin dute Etxerat elkarteak egindako deialdiarekin, eta gaur arratsaldean Donostiako kaleetara atera dira, presoen eskubideak aldarrikatzea eta elkartasuna adieraztea delitua ez dela salatzeko. Asteon Etxerateko kideen aurka izan diren atxiloketak salatzeko egin zen manifestazio deialdia. Aralarrek bat egin zuen deialdi horrekin, eta gaur arratsaldean Donostiako kaleetan izan dira Rebeka Ubera, Patxi Zabaleta, Ainhoa Beola, Ernesto Merino, Nekane Perez eta Aitor Zaldua, beste hainbat militanterekin batera.

Jarraitu irakurtzen

Berriz ere, EH Bilduk aterpetxe iraunkor baten irekiera eskatzen du Ezkerraldeako lau herrietan bizi diren etxerik gabekoentzat. Aspaldiko kontua da, eta aspaldi hasi ginen aterpetxearen aldarrikapenarekin, eta gaur hemen indar eraberrituarekin gatoz: kalean bizi direnak, gure auzokideak dira, berdin nongoak izan, hortaz, gure herriaren nortasunaren parte dira. Ziur gaude aterpetxe mankomunatuaren proposamena erabat egingarri zein bideragarria dela, honeri bidea irekitzeko herrietako udal agintarien sentsibilitate soziala eta borondate politikoa bakarrik falta delarik.

Jarraitu irakurtzen

Hego Euskal Herriko lau herrialdeetan zerga erreforma sakona egin beharra dagoela uste du EH Bilduk, eta honako hau proposatzen du:

Jarraitu irakurtzen

Josu Unanue Bizkaiko diputaziorako hautagaia, Aitziber Ibaibarraiaga Bilboko EH Bilduko zinegotzi eta alkategaia eta David Cobos Baliabide Naturelako Bizkaiko EH Bilduko arduradunak agerraldia egin dute Burgos aldean fracking-ari lotuta egin nahi dituzten zulaketek Bilbo eta Enkarterriko kontsumorako ura arrisku bizian jartzen dutela salatzeko.

Jarraitu irakurtzen

Josu Unanue Bizkaiko ahaldun nagusirako EH Bilduren hautagaiak herritarrak gonbidatu ditu EH Bilgunera gerturatzera. Astero, herritarren kezka, iradokizun eta proposamenak jasotzeko tartea izango du. Astelehen eta ostegunetan 16:30etatik aurrera.

Jarraitu irakurtzen