Datozen udal eta foru hauteskundeei begira, Bizkaian egingo dugun ekitaldi nagusia aurkeztu nahi dizuegu gaur. Kanpaina hasieran egingo dugu, maiatzaren 9an. Eta hain justu, hemen bertan egingo dugu, Bilboko Areatzan, duela lau urte, gau hunkigarri eta ahaztezin hura bizi genuen toki berean.

Jarraitu irakurtzen

Lau urteko legealdia amaitzear dago eta, hasierako unetik nabarmentzen bagenuen ere, orain inoiz baino argiago ikusten dugu herritarren parte-hartzea udal kudeaketan oinarrizkoa dela.

Jarraitu irakurtzen

EH Bildutik behin eta berriz jarri dugu mahai gainean Bizkaiko Aldundiaren Enplegua eta Ekonomia Sustapenerako sailaren politiken gaineko irakurketa kritikoa. Industria politikan Bizkaiko Aldundiak erakutsitako lidergo falta ez da multinazionalekin konpontzen, ehun industriala errekuperatzeko enpresa txiki eta eragileekin egin behar du lan.

Jarraitu irakurtzen

EH Bildu koalizioak Durangoko zerrendaren aurkezpena egin du Plateruenean. Hamabi urtez Aralarreko zinegotzi izan den Maeztu da zerrendaburua, eta legealdi honetan ibilitako Eider Uribe, Jon Bingen Landabidea, Iker Urkiza eta Ion Andoni del Amo ere badaude lehenengo postuetan. Bestalde, DRTko entrenatzaile den Ines Etxegibel ere badago zerrendan, besteak beste.

Jarraitu irakurtzen

Datozen lau urtetan, EH Bilduk Bizkaiko eraldaketa sozial eta politikoan sakondu nahi du. Pertsona bat bera ere bazterrean utziko ez duen gizartea eraiki nahi dugu, bizkaitar guztientzako bizi baldintza duinak bermatuko dituen gizartea.

Jarraitu irakurtzen