Aralar Sestaok aurkeztu ditu emakume eta gizonen arteko berdintasunaren alde lan egiteko proposamenak. Aralar Sestaoko koordinatzailea den Oskar Martinek bat egin du Sestaoko Berdintasunaren aldeko foroak eginiko eskaerekin eta PSE-k zuzentzen duen udala gogor salatu du II berdintasun plangintzako datuak ezkutatzeagatik.

Jarraitu irakurtzen

Aralarrek Bizkaiko Batzar Nagusietan arauz besteko saloa aurkeztu du Bizkaiko Batzar Nagusiek Bizkaiko Aldundiari eska diezaioten “ Zalla, Trapagaran eta Berrizko Udalekin eta Bizkaiko Txirrindularitza Federakundearekin batera, hitzarmenak bultza ditzala aipaturiko belodromoak estaltzeko proiektu bat egitearren”.

Jarraitu irakurtzen

Aralarrek gaur egungo egoera politikoa aztertu zuen Zelaieta Kultur Etxean eginiko hitzaldian. Iñaki Aldekoak, Aralarreko kide historikoak, Aralarrek ezker abertzalearen beste sentsibilitateari eginiko deialdia azpimarratu zuen. Hala ere Aldekoak azpimarratu zuenez, Sortuk orain onartu duena antza handia du Aralarrek egin zuenarekin eta horregatik poztasuna agertu zuen eta gainera zuen “ona izango da biek baldintza berdinetan hauteskundeetan lehiatzea”.

Jarraitu irakurtzen

Ertzaintzak jaurtitako gomazko pilota baten ondorioz Basauriko gaztearen heriotzaren ondoren, Basauriko Aralarrek Iñigo Cabacasen heriotzagatik akusazio partikular moduan aurkezteao eskatzen dio Basauriko Udalari.

Jarraitu irakurtzen

Iosu Murgia Bizkaiko Aralarreko kordinatzaileak salatu du EAJ, PSE eta PPk ez dutela errespetatu Bizkaiko boto-emaileen ahotsa eta Bizkaian bozka gehien lortu zituen bigarren alderdia, Bildu, herrialdeko parlamentuko mahaitik baztertu izana.

Jarraitu irakurtzen