Aralarretik gure dolumina eta elkartasuna adierazi nahi diegu joan zen larunbatean lan-istripuz hil zen etxeko langilearen senitarteko eta lankideei. Santurtzin izan zen lan istripuak berriz ere agerian utzi du etxeko langileek bizi duten lan egoera txarra. Hori dela eta, Aralarrek etxeko-langileen egoera kaxkarra salatzeaz gainera, egoera horrekin behingoz amaitzeko erabaki irmoak hartu behar direla adierazi nahi du. “Kasu askotan, gehiegitan, kontraturik gabe eta gizarte segurantzarik kotizatu gabe lan egiten dute”, adierazi du Bizkaiko Batzar Nagusien bozeramaile Josu Murgiak. “Bada garaia egoerari buelta emateko, lan-baldintzak duintzeko eta lehenengo ordutik, eta baldintzarik gabe, gizarte segurantza barruan egoteko”.

Jarraitu irakurtzen

Aralarrek BBNNetan arauz besteko salo bat erregistratu du non Elorrioko Udalari bere HAPN-ko erredakzioan nekazaritza-lurren ez beharrezko okupazioa ekiditeko eskatzen zaion. Aralarrek arauz besteko salo hau presazko prozeduraren bidez tramitatzeko eskatu du ze HAPN-a, dagoeneko, ANV, PNV eta PSOEren aldeko botoekin zati batez izan da onartua.

Jarraitu irakurtzen

Azken egunotan komunikabideetan agertutako albisteen harira Enkarterriko Aralarrek argi utzi nahi du Galdames-eko Rolls Royce erakusketaren leku aldaketaren kontra dagoela, eta Bilbora eramateko nahia eraso bezala ulertzen duela. Enkarterriko Aralarren iritziz, aipatutako erakusketa pribatua bada ere enkarterriko ondare soziala da eta gure eskualdeak ezin dio horri uko egin.

Jarraitu irakurtzen

Alderdiak eskatu du Iurreta – Gerediaga zatia doakoa izatea erabiltzaile guztientzat, ez bakarrik telepeaje sistema erabiltzen dutenentzat. Aralarrek publikoki salatu du Bizkaiko Aldundiaren ordezkariek A-8ko ordainlekuen harira iragarri duten neurri berria. Iurreta eta Gerediaga arteko zatia doakoa izango dela adierazi zuten, telepeaje ordaintze sistema dutenentzat bakarrik. Alderdiak “herritarrei adarra jo zaiela” salatu du eta “oraingoan ere agerian geratu dela errepide sarearen planifikazioa jasangarritasun irizpiderik gabe egiten dela”. Durangoko udaletxean Aralarren bozeramailea den Dani Maeztuk Foru Aldundiko agintariei leporatu die “inprobisatzen aritzea”.

Jarraitu irakurtzen

Bizkaiko errepideen foru arauaren aldaketa berriaren onarpenak eta bide sarien inguruko dekretuak, Aldundiak duen politika eskasa baieztatzen dute. Asfaltoa hedatzean eta bide sariak ezartzean oinarritzen den politika.

Jarraitu irakurtzen