Azken hamabi urteetan Bizkaiko zorra hirukoiztu egin da, EAJren garapen ereduaren ondorioz. "Hazi arazi" da kanpainarako aukeratu duten lema eta hazi arazi dutena guztion zorra izan da, alderdiko lagun diren enpresari eraikitzaile gutxi batzuen patrikak ere hazi arazi dituzten bitartean.

Jarraitu irakurtzen

Gernikan izan zen atzo Josu Unanue ehundaka pertsonen aurrean. Bertan EHBilduren garapen eredua plazaratu zuen, eskualdean oinarritzen dena eta eskualden arteko oreka bilatzen duena.

Jarraitu irakurtzen

Bizkaiko zorpetzearen eta diru publikoaren xahuketaren ibilbidea egin dugu Bizkaian. Jose Luis Bilbaoren PNVk 2.200.000.000€ko zorra utzi du herrialdean, 2035 arte bizkaitar guztiek ordaindu beharko duten zorra.

Jarraitu irakurtzen

Gaur Basaurin egin dugu kanpainako ekitaldi nagusia. Bertan izan dira Natalia Gardeazabal alkategaiarekin batera Josu Unanue ahaldun nagusirako hautagaia eta Oskar Matute legebiltzarkidea. Oskar Matutek egin duen hitzartze nagusian "Erabakitzeko Eskubidea EH Bilduren jardunaren oinarria" izango dela aipatu du. "Dena erabaki nahi dugu, dena aldatzeko; austeritate politiken aurrean gure politika propioak erabaki nahi ditugu, fiskalitate eredutik politika sozialetara, politika ekonomikoetatik ingurumenarekiko harremanera. Herritarren borondatean oinarrituko den Euskal Herria eraiki nahi dugu.". Hemen dituzue ekitaldian esandakoak:

Jarraitu irakurtzen

Duela 40 urte Iberduerok energia nuklearra inposatu nahi izan zigun euskal kostaldean. Larrutik ordaindu genuen. Oraindik ere zentzugabekeri haren aztarnak hemen dauzkagu, gure kostaldea zentral nuklearrez bete nahi izan zuten, aurka jarri ginen, borroka egin genuen eta denborak arrazoia eman digu. Horren lekuko dira Lemoizko zentral nuklearra izan behar zuten aztarna hauek.

Jarraitu irakurtzen