Asteburu honetan Bizkaian eta Euskal Herri osoan zita garrantzitsuak izango dira eta Aralarrek bat egiten du guztiekin. Klima aldaketa sahiesteko sistema aldatu behar dela aldarrikatu behar dugu, LOMCEren kontra gure jarrera berriro azaldu eta dendari eta merkatari txikiekin kalera atera gure auzoetako bizia defendatzeko. 

Jarraitu irakurtzen

Bizkaiko Udalek herritarren premiak asetzeko behar duten dirua Bizkaiko Foru Aldundiari itzultzera bideratu beharko dute

Bizkaiko EH Bilduren batzarkide taldeak Ibone Bengoetxea Herri Administrazio eta Erakunde Harremanetarako Diputatuaren BATZORDERATZEA eskatu du Bizkaiko Udalek itzuli beharko duten 48 milioiren inguruko argipenak eman ditzan.

Jarraitu irakurtzen

Gaur, Bilbon, Alternatiben herrian ospatu da. Bizitza Burujabea Eskubide Osoz lelopean beste garapen eredua bat, beste ekonomia mota bat badagoela erakutsi dute hainbat elkartek eta giza eragilek Bilboko kaleetan. Hitzaldiak, tailerrak, salmenta postuak, erakusketak, antzerkia, musika, dena balio izan du bizitzeko beste eredu bat badagoela erakusteko. Ekimen iraultzaile eta berriztatzaileen berri izateko eta zabaltzeko antolatu da azoka hau eta han izan dira EH Bilduko hainbat ordezkari, tartean Asier Vega, Oskar Matute, Arantza Urkaregi, Diana Urrea, eta Aitziber Ibaibarriaga eta Aralar Bizkaia zuzendaritzako hainbat kide: Javi Calle, Bego Rodríguez, Zigor Isuskitza eta Ibon Rodríguez. 

Jarraitu irakurtzen

Bihar EH Bilduk eskatuta Imanol Pradales Ahaldunak eman behar dituen azalpenak berandu datoz aspalditik iragarri genuelako Autzaganeko saihesbidearen lanak aurrera ateratzeko arazoak zeudela. Hain zuzen ere duela urte bat Itziar Garamendi orduko Ahaldunaren batzorderatzea eskatu genuen eta kasu horretan, guztia ondo zegoela aipatu zuen. Horrez gain, 2014ko otsaila eta martxoan Oka ibaian isurketak eman ziren, eta egungo arazoak horien jatorria ote diren ez dakigu oraindik. Gainera, aurtengo martxoan eta maiatzean Aldundiak lanak martxa onean  zijoaztela adierazi zuen ere.

Jarraitu irakurtzen

 Aralarkidea, Bizkaiko Aralarreko Batzar eragileko partaidea eta azken hauteskundeen ostean Gernikako zinegotzia da Jon Argintxona. EH Bildu Gernikan lanean hasi zenean zinegotzi izatearena argiegi ez zeukan baina azkenean aurrera pausoa eman eta aurkeztu zen.

Jarraitu irakurtzen