Aralar Bartzelonan izango da preso politikoen askatasuna eskatzeko

Aralarrek ordezkaritza bidaliko du bihar Bartzelonan egingo den manifestaziora Catalunyako preso politikoen askatasuna eskatzeko. Iñaki Irazabalbeitia, europarlamentario ohia, eta Jon Inarritu, senataria, joango dira Catalunyara aralarkide guztien elkartasuna adieraztera. 

Exijitu genuen, eta exijitzen segiten diegu , bai Entzutei Nazionalak, bai Auzitegi Gorenari, berehalakoan utz ditzatela aske eta libre Catalunyako preso politiko guztiak, ez baitaiteke beste modu batera izendatu gaur gartzelera sartu dituzten eta gartzelean egun batzuk daramatzaten espetxeratuen izaera. Eskakizun horretan Catalunayako herritarrekin bat egitera doaz Aralarren ordezkariak

Onartezina da gobernu legitimoaren 8 kontseilari eta erakunde zibileko bi presidente gartzelan izatea eta governeko presidentea eta beste lau kontseilari herbestean izatea. Espainiar demokraziaren kalitate eskasaren adierazlea da egoera lotsagarri hori. 

Lehia politikoa Catalunyan kriminalizatzeak denoi eragiten digu, eta bereziki, euskaldunoi. Gobernu kideak espetxeratzea, arestian Jordiak espetxeratzean bezala, guztion askatasunak urratzea da, gu guztion eskubidea politikoak urratzea. Horregatik gure deia Europara zuzendu nahi genuke; behingoan esku har dezan giza eskubideei eta eskubide politikoei dagokien Catalunyako arazo politikoan