Aralarrek Catalunyako gobernu kideak aske ustea exigitzen du

Aralar alderdiak bere elkartasuna adierazten dio benetako Catalunyako gobernu demokratikoari eta bereziki gaur kartzeleratzea erabaki duten Oriol Junqueras eta beste 8 gobernuko kideei.

Espaniako gobernuak eta estaduko erakundeek, fiskaltza eta epaitegiak barne, kriminalizatu egin dituzte Catalunyako arazo eta lehia politikoa. Catalunyako gobernu legitimoak politika arloko borroka demokratikoa egin du beti eta ez du indarkeria erabili.

Indarkeriarik gabe ezin da asaldatze edo errebelio deliturik izan, eta ezta ere sedizio edo aldaramendu deliturik, Bidegabeko eralgitzea edo malbersaziorik ere ez da izan guztia legeen arabera egina izan delako.

Beraz, eskatzen diegu, bai Entzutei Nazionalak, bai Auzitegi Gorenari, berehalakoan utz ditzatela aske eta libre Catalunyako preso politiko guztiak, ez baitaiteke beste modu batera izendatu gaur gartzelera sartu dituzten eta gartzelean egun batzuk daramatzaten espetxeratuen izaera.

Lehia politikoa Catalunyan kriminalizatzeak denoi eragiten digu, eta bereziki, euskaldunoi. Gobernu kideak espetxeratzea, arestian Jordiak espetxeratzean bezala, guztion askatasunak urratzea da, gu guztion eskubidea politikoak urratzea. Horregatik gure deia Europara zuzendu nahi genuke; behingoan esku har dezan giza eskubideei eta eskubide politikoei dagokien Catalunyako arazo politikoan

Bukatzeko, gure elkartasun guztia espetxeratu guztiei politikaren eta demokraziaren izenean.