Aralarren adierazpena Catalunyako Govern eta Parlament-ari babesa emanez

Aralarrek adierazi nahi du Catalunyako Parlament eta Govern-ek bide soil demokratiko eta legalen baitan jokatu dutela.

Aralarrek ondorengo adierazpena egin nahi du Catalunyako prozesu baketsu, parte – hartzaile eta demokratikoarekiko Espainiako Gobernuaren indarkeriazko jarrera eta antidemokratikoaren aurrean.

1.-Aralarrek zoriondu nahi du Catalunyako Parlament-ek eta Govern-ek Catalunyako herriak eta herritarrak abiaturiko demokratizazio prozesua egikaritzeko hartu dituzten azken erabaki guztiz demokratikoengatik.

2.-Aralarrek adierazi nahi du, Demokraziaren sakontzean elkarrizketa eta negoziazioari atea ixten zaionean, aldebakartasuna dela bide duin bakarra aurrera egiteko.

3.-Aralarrek salatu eta gaitzetsi nahi du Madrileko gobernuak Catalunyako prozesu demokratikoaren aurrean aukeratu duen errepresio eta indarkeriazko jokabidea. Ulergaitza eta onartezina da, giza eskubideak, eskubide zibil eta politikoak, bide soil baketsuak eta etengabe fede onez negoziazioa bilatu duen Catalunyako prozesuaren aurrean Espainiako Estatua izaten ari den, jokabide totalitarioa.

4.-Aralarrek adierazi nahi du, XXI. mendeko demokrazia batetan ez dutela tokirik elkarbizitza arriskuan jartzen dituzten neurriak. Izan ere, arazo politikoak konponbide politikoak behar dituztelako.

5.-Aralarren adierazi nahi du Demokraziak eta legalitateak talka egiten dutenean demokraziaren aldeko apustua egin behar da, kasu honetan esaten den bezala.

6.- Aralarrek adierazi nahi du Erabakitze eskubidea Nazio bakoitzari dagokiola eta Catalunya Europako nazio handi eta garrantzitsua dela.