Jendetza batu gara, Zubietako errauste plantaren proiektua eten dezatela eskatzeko

Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak deituta, manifestazioa egin dugu Anoeta estadiotik Bulebarrera. Gipuzkoako gizarteak elkarrizketa eta partaidetza nahi du inposaketaren gainetik, horiekin bildu gara aralarkidekok, 4.000 lagun baino gehiago aritu gara gure osasuna eta ingurugiroaren defentsan.

Jendetza elkartu gara Gipuzkoako hiriburuan, euripean, Zubietako errauste plantaren proiektua eten dezatela eskatzeko eta alternatibak badaudela adierazteko. "Errausketarik ez" oihu artean, Anoeta estadiotik Gipuzkoa plazarako bidea egin dug manifestazioan, Alternatiba dagoelako, erraustegirik ez lelopean.

Dozenaka eragile politiko, sindikal eta sozialek egin dugu bat deialdiarekin; besteak beste, Aralar,rekAhal Dugu-k, EH Bilduk, ELA, LAB, CCOO, EHNE eta Steilas sindikatuek, eta Greenpeace nahiz Ekologistak Martxan elkarteek. 17:10 inguruan abiatu da martxa, eta zazpi zaldik zabaldu diete bidea.