Aralarrek torturaren aurkako manifestazioara joateko deia eginten du

Aralarrek torturaren biktima talde batek deitu duen torturaren aurkako manifestaziora joateko deia luzatu nahi dio Euskal Gizarte osoari. Biktima guztiek behar dute aitortza eta erreparazioa eta biktimen artean ezin bazterrean utzi tortura pairatu dituzten milaka lagun. 

Tortura era sistemikoan erabili izan du Estatu Espainiarrak, torturak ezkutatu nahi izan dituzte eta torturatzaileak indultatu ere egin dituzte inoiz zigortuak izan direnean. Demokrazia batek ezin du tortura onartu eta euskal gizarteak bake demokratikoa eta elkarbitzita eraiki nahi badu torturatuei zor zaien aitortza eta erreparazioa onartu beharko du hori baita tortura ekiditzeko eta baztertzeko lehen bermea.

Euskal memoria fundazioak 5657 torturatu egon direla esaten du eta neurri batean edo bestean polizia guztiak tortura praktikatu dutela, Eusko Jaurlaritza ere tortura kasuak ikertzen ari da. Guardia Zibilari leporatzen zaizkio tortura kasu gehien, baina ez da hau torturatu duen polizi bakarra. Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Espainiar estatua zigortu du tortura ez ikertzeagatik, baina asko dago argitzeko.

Aitortza, erreparazioa eta berriro gertatuko ez denaren bermea da manifestazioa deitu dutenek eskatu nahi dutena. Martxoak 11an izango da, larunbatean eta arratsaldeko 17.30 etan abiatuko da Bilboko plaza eliptikotik. Bertan egongo gara Aralarkideok, eta bertan egoteko deia egin nahi diegu euskal herritarrei.