Xabi Monreal (Babestu): "Susmagarria da aldundia eta enpresa pribatuen arteko kidetasuna"

Pasa den igandean Babestu elkarteak eta Pentsionistak martxan elkarteak manifestazioa egin zuten Bilbon, adinarekin eskubideak ez direla bukatzen zuten leloa, eta ehundaka lagun bertaratu zen, honen sorreran nolabait, Bizkaiko zaharren egoitza pribatuen gatazka dago.

Urte bete luze daramate Bizkaiko Zaharren egoitza pribatuetako langileek greban. Zerbitzu publikoa eskaintzen dute baina Aldundiak bere ardurak ukatu egiten ditu. Giro honetan erabiltzaileek hartzen duten arreta kolokan jarri da eta euren interesak babesteko Babestu izeneko elkartea sortu zuten zaharren egoitzetako erabiltzaileen senitarte batzuek, tartean Xabi Monreal, babestukidea, berarekin jardun gara hizketan.  

Zer da Babestu? Nortzuk osatzen duzue? Zeintzuk dira zuen aldarrikapenak?

Babestu Bizkaiko egoilarren senitarteen artean abenduan sorturiko elkarte berri bat da, berrehun bazkide gutxigorabehera gara eta Bilbon metropolitarren ingurukoa nagusiki. Hasieran, azken urteotan nagusien egoitzetan ematen diren urritasun larriak salatzeko agertu ginen.

Argi utzi nahi dugu ez direla bakarrik greba baten eraginez emandako ondorioak, aspaldikoak baizik. Egoilarren defentsan, familia izanik edo ez, atera ginen. Gero beste gogoeta bat askoz sakonagoa egin dugu, gure gizartearen mailaz mailako zaharkitzea eta horrek dakarren mendekotasuna, emakume langileen esplotazioa, 2008ko legea ez dela betetzen zeren iaztik zerbitzu sozialak eskubide unibertsal eta subjetibo bihurtu baitira... beraz, instituzioen tratu txar baten arriskuan aurkitzen gara.

Nola baloratzen duzue pasa den igandeko manifestazioa? Pentsionistak Martxan-ekin batera egin zenuten, deialdia, zergatik?

Oso positiboa. Bizkaiko hiritarren erantzuna aipatzekoa da, hamaika lagun izan ziren, eta horrez gain bederatzi sindikatuen, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren eta beste giza eragile batzuen babesa lortu genuelako. Hain zuzen ere, gaur egun ez da batere erreza sindikatu guztien batasunera heltzea eta azkenean lortu zen. Beste aldetik, orain arte Pentsionistak Martxanekin izan dugun sinergia ulergarria da, haientzako nagusien arreta ere kezkatzeko arazo bat delako. Ezin dugu ahaztu gure nagusiek ere krisialdi honen ondorio latzak jasatzen dituztela.

Zeintzuk dira manifestazioaren aldarri nagusiak?

Alde batetik, nagusien egoitzetan dauden baliabide materialen urritasunak kezkatzen gaitu. Baina gure ustez administrazioaren kontrol falta eta arreta zuzeneko profesianalen falta arazo larrienak dira. Azken puntu honetan, beste erratio bat, gerokultore edo gau-zeladore egoilar bakoitzeko proportzio bat hiru txandatan, ezinbestekoa da. Horretarako, eguneratu behar da Legebiltzarrean onartu zen 1998ko dekretua, Europan ematen diren kalitate oneko zerbitzuak guk ere izan nahi ditugu. Beste alde batetik, zerbitzu sozialen arreta ezin da negozio bihurtu. Arestik zioen moduan aitaren etxea defendatzera atera gara otsoen aurka.

Nola dago orain egoitzen gatazka? Konponbide erraza duela uste duzue?

Irtenbiderik gabe. Diputazio-gobernuaren eta enpresa pribatuaren arteko kidetasuna susmagarria da. Bata besteari leporatzen dio ardura ezer konpondu barik. Eta horrela jarraitzen dugu. Bi horien ustetan kalitatezko zerbitzua eskaintzen dute baina hori ez da egia. Horrez gain, Diputazioak dio intzidentziarik badago ikuskaritzaren aurrean salatu behar dugula. Baina jakin badakigu administrazioaren kontrola ez dela funtzionatzen. Azken puntu hau benetan kezkagarria da. Gobernuak nahi izanez gero, Gipuzkoako aurreko gobernuak egin zuen moduan gai honekin edo Iruñeko udalak egin duen bezala udal zerbitzuekin, irtenbidea berehala helduko zen. Zerbitzua Diputazio gobernuaren eskuetan egon behar da, baldintzak eta mugak ezarriz eta horien kontrolpean.

Langileen eskarien alde egin duzue behin eta berriro baina grebak zuren senitartekoen zainketan eragina du, zelan hori?

Olof Palmek zioen moduan zerbitzu publiko baten urritasunak gainditzeko ezinbestekoa da langileen eta arreta jasotzen dutenen iritzia. Egoilarren familiarrok eta langileek eskatzen dugu gure nagusiek esku eta begi gehiago behar dituztela, beraz, beste erratioaren eskakizunarekin bat gatoz. Horrez gain, langileen lan-baldintzak kalitatezkoak eta duinak badira gure familien kalitatea askoz hobeagoa izango da.

Nola baloratzen duzue Aldundiaren jokabidea eta ustezko ardura?

Diputazioaren itxurakeria keskagarria da. Autokritikaren falta ikusten dugu, ezinezkoa delako hainbat familien iritzia, hamaika intzidentzia eta urte bateko gatazka baten aurrean gobernuaren iritzia enpresa-sindikatuen negoziazio kolektibo baten arazo bat soilik dela pentsatzea. Arreta soziala, hezkuntzarekin eta osasunarekin batera, ezin da kanporatu. Enpresa pribatuen logikan helburu nagusietakoa onura ekonomikoa da, eta horrek talka egiten du legeak ezartzen dituen nagusien eskubideekin. Zitala da gaia. Diputazioak zerbitzu publikoa eta kalitatezkoa eskaini behar du.

Zeintzuk dira aurreikusten dituzuen hurrengo pausuak

Orain arte bezala kalean eta instituzio guztietan egongo gara gure aldarrikapenak defendatzeko asmoz. Prest agertu gara edozein eragile politiko eta sozialarekin hitz egiteko eta inork ez gaitu etsai moduan ikusi behar, gure aldarrikapenak zerbitzua hobetzeko aukerak direla uste dugulako eta kalitatezko zerbitzua izan dadin. Pixkanaka gure mezua eta aldarrikapenak zehazten ari gara eta eztabaida piztea da gure helburu nagusia.

Pasa den igandean Babestu elkarteak eta Pentsionistak martxan elkarteak manifestazioa egin zuten Bilbon, adinarekin eskubideak ez direla bukatzen zuten leloa, eta ehundaka lagun bertaratu zen, honen sorreran nolabait, Bizkaiko zaharren egoitza pribatuen gatazka dago.

Urte bete luze daramate Bizkaiko Zaharren egoitza pribatuetako langileek greban. Zerbitzu publikoa eskaintzen dute baina Aldundiak bere ardurak ukatu egiten ditu. Giro honetan erabiltzaileek hartzen duten arreta kolokan jarri da eta euren interesak sortzeko Babestu izeneko elkartea sortu zuten zaharren egoitzetako erabiltzaileen senitarte batzuek, tartean Xabi Monreal, babestukidea, berarekin jardun gara hizketan.