Altsasuko atxiloketen salaketa

Aralar alderdiak salatu eta gaitzetsi egiten du Altsasun egiten ari diren atxiloketen ekintza edo operazioa.

Neurri guztietatik kanpoan dago eta horrexegatik injustoa da. Komunikabideen bitartez eraikitako arazo honi orain ematen ari zaio neurri desproporzionatu bat, eta jokaera horrekin gainera ezkutatu egiten dira atzean dauden benetako arazoak. Elkarbizitza da Altsasuko herriak behar duena eta bere biztanlegoak nahi duena, eta horrelako atxiloketa eta jokabideekin urratu egiten da herriko elkarbizitza.

Jokabide honek azaltzen du legedi bereziak eta epaitegi bereziak bertan behera utzi behar direla demokrazia batean, eta horregatik Aralar alderdiak berretsi egiten du Entzutegi Nazionala eta legedi antiterrorista deitutakoa ezabatzeko aldarrikapena.

Aralar Alderdiak bere elkartasuna adierazten die atxilotuei, euren familiei eta Altsasuko herriari eta atxilotuak dauden bitartean Amnistia Internacionalek eskatzen dituen neurri guztiak izan ditzatela aldarrikatzen dugu.