Aralarrek Iruñako udalaren erabakia txalotzen du.

Joseba Asiron Iruñeako Alkateak hartu duen erabakia eta Udalaren gehiengoak babesten duenak, urteetan frankismoaren biktimen eskatu duten justizia eta erreparazio irizpideei erantzuten diela uste du Aralarrek. Mola, Sanjurjo eta 1936ko estatu kolpean parte hartu zuten beste 6 personak hobitik ateratzeko erabakia berandu dator baina guztiz beharrezkoa eta justiziazkoa da.

Iruñea bezalako hiri irekia eta anitzak ezin du onartu XXI. mendean genozidio baten arduradunen gorpuzkiak goraipatuak izatea, are gutxiago elizak haien omenez elizkizunak ospatzea.

Aralarren iritziz Mola, Sanjurjo eta hobitik aterako dituzten beste sei pertsonen gorzpuzkiak euren senideei eman behar zaizkie errespetu osoz, ez baitira hauek euren senitarteek egin zutenaren arduradunak, baina Iruñeak ezin du eta ez du ahaztu behar, milaka nafarren erailketaren arduradunak izan zirela.

Justizia eta memoria historikoaren alde lanean diharduten taldeek urteak daramatzate biktimekiko justizia eskatzen eta hiltzaileak heroi bezala tratatuak ez daitezala izan eskatzen. Zorionez, aldaketa errealitatea da Iruñeako Udalean. Hasieran kale eta plazen izenak ziren eta Conde Rodezno bezalako genoziden izenak kendu zituzten, eta orain Erorien Omenezko monumentuak; izan ere, urteetako irainei aurre egiteko unea da.

UPNren erantzuna espero genuen, ultraeskuinaren koldarkeri ohikoagaz. Urteak eman dituzte borreroak eta hiltzaileak babesten eta goraipatzen, eta orain gezurrezko argudioak erabiltzen dituzten euren sakoneko arrazoiak mozorrotzeko. Horiek Nafarroako herrietan heriotza erein zutenen ondorengo ideologikoak dira, eta batzuetan ideologikoak baino gehiago, ondorengoak dira ere mehatxuak hormetan idazten dutenak.