Pentsiodunek deitutako manifestaziora joateko deia egin du Aralarrek

Euskal Herriko Pentsiodunak Eskubide Sozialen Alde deitutako taldeak deitu duen manifestaziora joateko deia luzatu nahi die Aralarrek herritar guztiei. Pentsio sistemaren kudeaketak publikoa izan behar du eta Euskal Herrian bertan egin behar dugu. 

Manifestazioaren deitzaileek egiten dituzten eskariak oinarrizko eskariak dira: pentsio duinak, 1080 euro hilean alegia eta hauen kudeaketa publiko eta hurbila. Gaurko eskubideak etorkizunaren berme dira eta beraz pentsio duinen defentsa eta pentsioen kudeaketa publikoren defentsa guztioi dagokigun borroka da.

Manifestazioa Bilboko Zirkular plazan izango da, martxoaren 16an, eguerdiko 13:00etan, gizarte justuago baten alde, eta berdintasuna lortzeko pentsio duinak eta publikoak ezinbestekoak direlako gonbidatu nahi ditugu beraz herritarrak manifestazioaren bat egitera.