Alderdi gisa 2002. urtean abiatutako ibilbideari amaiera eman dio Aralarrek, Iruñeko Baluarten egindako 7. Biltzarrean. Ez-ohiko kongresua egin du Aralarrek, eta bertan bozkatu da alderdiaren zuzendaritzak egindako proposamena: alderdia desegitea. Aralarkideen %91,2k eman dute alderdiaren disoluzioaren aldeko botoa; %6,3k kontrako botoa eman dute

 

Jarraitu irakurtzen

Aralarrek ordezkaritza bidaliko du bihar Bartzelonan egingo den manifestaziora Catalunyako preso politikoen askatasuna eskatzeko. Iñaki Irazabalbeitia, europarlamentario ohia, eta Jon Inarritu, senataria, joango dira Catalunyara aralarkide guztien elkartasuna adieraztera. 

Exijitu genuen, eta exijitzen segiten diegu , bai Entzutei Nazionalak, bai Auzitegi Gorenari, berehalakoan utz ditzatela aske eta libre Catalunyako preso politiko guztiak, ez baitaiteke beste modu batera izendatu gaur gartzelera sartu dituzten eta gartzelean egun batzuk daramatzaten espetxeratuen izaera. Eskakizun horretan Catalunayako herritarrekin bat egitera doaz Aralarren ordezkariak

Jarraitu irakurtzen

Aralar alderdiak bere elkartasuna adierazten dio benetako Catalunyako gobernu demokratikoari eta bereziki gaur kartzeleratzea erabaki duten Oriol Junqueras eta beste 8 gobernuko kideei.

Jarraitu irakurtzen

Patricia Lorente aralarkidea izango da Tuterako herriak duen lehen zinegotzi abertzalea. Gaur hartu du kargua Gustavo Gil Perez Nievasen ordez. Biek Candidatura Unitaria Popularra osatzen dute. Patricia Lorentek legeak behartuta promestu du konstituzio euskeraz eta erderaz.

Jarraitu irakurtzen

Zorionak Catalunyako herriari! Ongi etorri Catalunyako Errepublika demokratiko eta soziala! Erakundeak eta herritarrak elkar hartuta demokrazia gauzatu dute eta oztopoen gainetik askatasunean eskatu berri bat eraiki. Zorionak!

Jarraitu irakurtzen