ETAren armagabetzearen ondoren Aralarrek prentsaurrekoa eman du Euskal Herriak eta Gizarteak aurretik dituen erronkan azpimarratzeko. Errelato anitzaren beharra azpimarratu dugu, ETA arrazoi politikoengatik jaio, jardun eta argamabetu dela barneratzen duena, biktima guztiei aitortza eskaintzen diena, eta Amnistia aldarrikatuz sustraietan arrazoi politikoak dituen arazoari irtenbide politikoa emateko.

Aralarrek asanblada egin du Altsasun EH bildu egiten ari den berrigituraketa prozesua aztertzeko eta eztabaidatzeko. Testuinguru horretan Rebeka Uberak, idazkari nagusiak, adierazpenak egin ditu, eta balioa eman dio Aralarrek EH Bilduri egin dion ekarpenari eta prozesu berri honen beharra azpimarratu du. 

Aralarrek Aberri Egunean Gernikan egingo diren ekitaldietan parte hartzeko deia luzatu nahi die euskal herritarrei. Gernika ikur bihurtu zuten duela 80 urte faxistek eta Gernikaren esanahiak ozen entzuten ditugu gaur egun: herri honen erabakitzeko nahiaren isla da Gernika eta herri honen etorkizun askean sinisten dugun topalekua bihurtuko dugu.

Baionan, milaka lagun bildu gara, ETAren aldekarrerko armagabetzeari babesa emateko eta oztopoen gainetik bakea eta elkarbizitzaren bermea, etorkizunaren bermea izateko. Herri honek egun historikoa bizi du Baionan, aro barri baten lehen urratsak emanak zituen eta bakearen artisauek ahalbidetu duten armagabetzea, herri honek eskatzen zuenari bide emanez, aro berri hori sendotzen du, Espainiar estatuak jarri dituen oztopoen gainetik. 

Iruñean eginiko ekitaldi batean EH Bildu osatzen duten alderdiek konpromiso zehatz batzuk sinatu dituzte EH Bildun ziklo berri bat irekitzeko. Akordioa Alternatibako Oskar Matute eta Aralarreko Rebeka Ubera aurkeztu dute eta ekitaldian alderdietako hainbat ordezkari eta EH Bilduko ordezkari ugari izan da. Etorkizunerako ekitaldia zen gaurkoa, EH Bildu indartzeko, indarberritzeko eta aldatzeko pauso garrantzitsua eta behin eta berriro aipatu denez " ez bakoitza nondik datorren galdetu nahi, denok batera eta elkarrekin nora joan nahi dugun baizik". Bilakaeraren helburu, pertsona, sektore eta idei desberdinen topaleku izatea da alderdio dagokigun betebeharra ahaztu gabe.

Aldean duzue sinatutako dokumentua.

 

Katowicen, Silesian, Europako Aliantza Librea 2017ko Batzar Nagusia egiten dihardu. Bertara Aralarreko ordezkaritza bat hurbildu da. Jon Inarrituk, Inaki Irazabalbeitiak eta Olga Perezek osatzen dute Aralarren ordezkaritza.

Aralarrek deia egiten du eskubide sozialen defentsan eta murrizketen kontrako manifestaziora joateko. Manifestazioa Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deitu du larunbaterako, apirilaren lehenerako, arratsaldeko bost eta erdietan eta Bilboko Bihotz Sakratutik abiatuko da.

Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak deituta, manifestazioa egin dugu Anoeta estadiotik Bulebarrera. Gipuzkoako gizarteak elkarrizketa eta partaidetza nahi du inposaketaren gainetik, horiekin bildu gara aralarkidekok, 4.000 lagun baino gehiago aritu gara gure osasuna eta ingurugiroaren defentsan.

Aralarrek adierazi nahi du ETAren behin betiko armagabetze iragarkia albiste ona dela Euskal Herriarentzat eta herritar guztiontzat. Iragarritako ekintza honek argi eta garbi adierazten du ETA-k bere hitza bete zuela, betetzen duela, eta betetzen segitzeko bermea eman duela. Armagabetzearen erabakia errealitatea da aspaldi Estatu Espainolak eta Frantsezak egikaritzeko oztopoak jarri arren, baina gaurko albistea erabaki horren irmotasuna eta betikotasuna berrestera dator.

Hiru mila lagunetik gora bildu gara Bilbon tortura salatzeko, tortura pairatu duten pertsona batzuen deialdiari jarraituz. Aitortza, erreparazioa eta berriro gertatuko ez delaren bermea da Bilboko kaleetan eskatu duguna. Ezin ahaztu Euskal Memoria Fundazioak 5.657 tortura kasuak dokumentatu dituela eta horietatik oso oso gutxi izan dira ikertuak, are gutxiago epaituak eta oraindik kasu gutxiagotan ere torturatzaileak zigortuak, gainera, horrelako kasuetan askoten torturatzaileak indultatuak izan dira. Tortura baztertu egin behar dugu, era bat, eta tortura pairatu dituztenei, beste edozein biktimari bezala, aitortza eta erreparazioa sor zaizkie.

Jon Inarritu, Inaki Irazabalbeitia & Patxi Zabaleta, aralarkideak

Berrian, Garan eta Deian argitaratutako artikulua

1957ko martxoaren 25ean Europako sei estatuk Erromako Ituna sinatu zuten Europako Ekonomia Komunitateari hasiera eman ziona zein egungo Europako Batasunaren lehen gunea izan zen. Alemaniako Errepublika Federalak, Belgikak, Frantziak, Herbehereek, Italiak eta Luxenburgok zeintzuk Lehen eta Bigarren Mundu Gerren zauriak zuzenean nozitu baitzituzten, gatazkaren eta konfrontazioaren esparrutik irten eta elkarlanerako ituna sinatu zuten. Elkarbanatutako bakearen, demokraziaren eta oparotasunaren ametsa zuten.

Arrazista da euskal gizartea? Galdera hori behin baino gehiagotan egin diogu gure buruari. Lan eta prospekzio soziologiko bat baino gehiago egin dira galdera horri erantzuna bila-tzeko. Ondorioa antzekoa izan da beti: ez, euskal gizartea ez da arrazista. Ez beste inguruan ditugun beste gizarte batzuk bezain arrazista. Baina galdera hori etengabe egin behar diogu gure buruari, ia egunero, tentazio okerretan ez erortzeko eta gure gizarte eta antolaketa ereduan zulo iluna ez uzteko. Arrazakeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen (edo aldarrikatzen) dugun honetan, aukera paregabea daukagu gure buruari galdera hori egiteko. Arrazistak al gara?

Martxoren 1ean Europako Batzordeko presidente Jean-Claude Juncker-ek Europako Batasunaren etorkizunari buruz gogoeta egiten duen dokumentua aurkeztu zuen. 'Europaren etorkizunaz liburu zuria. EU27ren 2025eko egoeraz gogoetak eta eszenatokiak' izena jarri dio. Apenas 30 orrialde ditu dokumentuak.

 

(Rebeka Uberak Berrian eta Deian argiratutako iritzi artikulua)

EH Bildurentzat Hezkuntza herri baten zutaberik funtsezkoena da eta argi dugu legebiltzarrean hasi berria dugun legegintzaldiak mugarria izan behar duela herri bezala aurrera egiteko, etorkizuna izateko eta, ondorioz, iraganari erantzuten ari zaion fasea bukatutzat emateko.

Oso nabarmen geratzen ari da gaur egungo marko juridiko politikoa agortua dagoela; eta agortua dago, azken buztankadak ematen, erakundeen funtzionamendu zaharkitua. Baina ezinean aurkitzen gara; ezinean, etorkizunari begiratuko dion eta garai berrien erronkei aurre egingo dien erakundeen funtzionamendua erdiesteko, gure joko-zelaia berritzeko, alegia, marko juridiko politikoa eguneratzeko, herritarrek eta gizarte honek dituen beharrei erantzun eraginkorrak eman al izateko. Baina, batez ere, guztion artean demokratikoki erabakiak hartu eta esparru demokratikoa eraikitzeko. Izan ere, gero eta sakonagoa eta egiturakoa bilakatzen ari da bi abiadurako gizartea; gehiago dutenen eta gutxiago dutenen arteko lubakia areagotzen ari da, nahiz eta batzuek ikusezinarena egin. Baina errealitatea oso gordina da, eta lehenago edo beranduago agerian geratzen da.

aralar.eus asteroko boletina jaso nahi dut

  • Agenda

  • EH Bildu
  • Ezkerraberri Fundazioa
  • Gardentasuna Aralarren kontuak